Quantcast

Kopencycle

Bizikletan ibiltzeko, gogoa baino ez da behar. Gogoa izateaz gainera, azpiegitura egokiak behar dira, jakina: bidegorri eta bizikletentzako aparkaleku egokiak, alegia. Kopenhagera joan besterik ez dago. Izan ere, Danimarkako hiriburuak bidegorri ugari dauka, 350 km, eta eta hiru pertsonatik bat bizikletan joaten da lanera. Badira beste hiri batzuk ere, Amsterdan esaterako, bizikletaren erabilera sustatu dutenak, baina, Treehugger erakundearen arabera, bizikletan ibiltzeko munduko hiririk egokiena da Kopenhage.
Ikusi Kopenhagen egindako argazki sorta hau.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude