Quantcast

Piemonte

Udako oporretan argazki piloa atera dudala konturatzearekin batera, urteroko zalantza izaten dut argazkiok blogera igo ala ez. Aurten ere abuztuan oporrak hartu eta hortik zehar joan naiz egun batzuk pasatzera. Bai eta argazki sorta handia egin ere. Aurtengoak, baina, nire azken oporrak dira, datorren hilean erretiroa hartuko dut eta. Beraz, amaitu dira oporretako argazkiak; aurrerantzean erretiro aldiko argazkiak erakutsiko ditut.

Iaz Italia aldean izan ginen Marta eta biok, Toskanan, eta aurten bueltatu egin gara Italiara. Alpeen hegoaldera dauden bi eskualdetara koan gara, Piemonte eta Alto Adigiora. Handik bueltan Frantziako Auvergnen izan ginen etxera etorri aurretik.

Piemonteko herriak politak badira ere, paisaiak du indarra. Izan ere, Aldi probintziako muinetan landutako mahastiek paisaia berezia osatzen dute, UNESCOk gizadiaren ondare izendatu duena.

Hemen dituzu hainbat argazki, Piemonteko Asti probintzian egindakoak.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude