Graffitien, pintaden eta pankarten indarra aipatu nuen lehengo batean ere, Arrasateko kaleetako paisaian duten indarra, alegia. Aspaldiko urteotan kaleak txukuntzeko ahaleginak egin badira ere, hor segitzen dute graffitiek eta enparauek bere mezua bidaliaz.
Graffiti eta pintada guztiak ez dira berdinak, ordea. Duela gutxi graffiti artistikoak batzen dituen argazki bilduma jarri nuen blogean. Gaur, berriz, preso politikoen askatasuna eskatzen duten graffitiak batu ditut. Izan ere, kartzelan denbora gehien daramatenak kaleratzen ari dira Parot doktrina indargabetuta gelditu da eta.
Hemen duzu presoen aldeko graffiti horien bilduma txiki bat.
Hurrengo bilduma: Kalea.
Aurreko argazki bildumak:
Arrasateko ikuspegiak
Musakola
Bedoña
San Andres
Graffitiak
Maritxu Kajoi (2009-2012)
Maritxu Kajoi 2013
Uribarri
Udalatx
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.
Etiketak:
arrasate,
basque country,
euskadi,
Euskal Herria,
gipuzkoa,
graffitiak,
mondragon,
pais vasco,
pankartak,
pays basque,
pintadak,
presoak,
presos