Arrasate mendiz inguraturik dago. Alde guztietatik, gainera. Horixe da, hain zuzen ere, gurera bisitan datorrenari lehenengo-lehenengotik atentzioa ematen dioten gauzetariko bat. Izan ere, orografiaren malkarrak indar handia ematen dio Arrasateri, nortasun berezia. Arrasate inguratzen duten mendietan, ordea, bada bat besteen gainetik nabermentzen dena: Udalatx.
Arrasateko paisaiaren osagarri garrantzitsua da Udalatx, beti begi bistan dagoen mendia. Horregatik, argazki kamara hartu, erretraoak atera eta etxera bueltatzean, egindako argazkiak ikustatzean, hara non ia beti agertzen den Udalatx. Aurrez aurre ez bada, albotik. Argazkiaren alde baten edo bestean. Zaila gertatu ohi da Arrasateri erretratoak egitea, Udalatx agertu gabe.
Hemen duzu Arrasateko argazki sorta txiki bat, Udalatx protagonista duena.
Hurrengo bilduma: Arrasate, pintoreen begiradapean
Aurreko argazki bildumak:
Arrasateko ikuspegiak
Musakola
Bedoña
San Andres
Graffitiak
Maritxu Kajoi (2009-2012)
Maritxu Kajoi 2013
Uribarri