San Andres Arrasateko kale-auzoetako bat da, Aretxabaletarekin muga egiten duena. Etxeorratz gehien dituen auzoa da. Izan ere, hiru etxeorratz erraldoi ditu, guztira: Udalaitz dorrea, Txindoki dorrea eta Arrasate dorrea. Hori dela eta, biztanle-dentsitaterik handiena duen auzoa da. Batzuek diotenez, Manhattan baino biztanle-dentsitate handiagoa du San Andresek.
Ulgor kooperatibaren lehenengo egoitza Gasteizen egon bazen ere, 1959an Arrasaten kokatu zen –San Andres auzoan, hain zuzen ere- eta bertan errotu, indartu eta hazi zen. Ulgor kooperatibatik Fagor etxetresna-kooperatiba sortu zen lehenengo eta gerora gaur egun Mondragon kooperatiba taldea osatzen duten kooperatibak. Horietako batzuek San Andres auzoan dute bere egoitza nagusia. Hala nola: Fagor Etxetresnak, Fagor Elektronika, Fagor Arrasate, Euskadiko Kutxa, Lagun-Aro, Ikerlan eta beste hainbat. Bestelako enpresak era badira San Adresen kokatuta daudenak: Ford Mugarri, Meca (Autoberri Arrasate), Chapime…
Hurrengo bilduma: Arrasateko graffitiak
Aurreko argazki bildumak:
Hemen duzu iaz eta aurten San Andres auzoan egindako argazkiekin osatutako bildumatxoa.
Etiketak:
arrasate,
baserria,
basque country,
debagoiena,
europa,
europe,
euskal_herria,
gipuzkoa,
mondragon,
natura,
san andres