Carl Milles
(1875-1955) Suediako eskultore ezagunetarikoa da eta lorategia, Millesgården, haren
obraren erakustokia, aire zabalean dagoena. Millesgården Lidingö
irlan dago, Stockholm osatzen duten hamalau irletako batean.
Carl Millesen obrak tamainu
handiko piezak dira, gehienbat: estatua polikromatuak eta brontezko bustoak,
Grezia Klasikoko eskulturetan oinarrituta daudenak. Oso famatuak dira Suedian
eta Estatu Batuetan egin zituen iturri monumentalak, batzuetan polemika sortu
zutenak.
Hemen duzu Millesgården
museoan ateratako argazki sorta.
Etiketak: car, milles, museoa, stockholm, suedia