Dordoña Frantziako Akitanian dauden departamentuetatik bat da eta izen bera duen ibaiak zeharkatzen du. Bordeletik 70 bat kilometrora dago. Autoz, ordubetera.
Oso eskualde turistikoa da. Izan ere, bertan dira Frantziako herri ederrenetariko batzuk, hala nola: Bergerac, Sarlat, Mompazier, Domme, Limeuil, Belvès…
Arkitekturaz gainera, paisaia polita du. Lau samarra izan arren, Dordoña ibaiaren ibarra muinoz beteta dago. Bizikletan eta kayaken ibiltzeko aprosa da.
Dordoñako gastronomia ere erakargarria da. Ahatea eta foie oso ondo prestatzen dituzte. Perretxiko, onddo eta trufa asko dago. Eta, ardoa gustatuz gero, bertan egiten dira Frantziako ardo ezagunenetako batzuk.
Hitz gutxitan esanda, gure artean oso ezaguna ez bada ere, bisitatzeko moduko tokia da.
Hemen duzu aurten Dordoñan ateratako argazki bilduma txiki bat.
