Quantcast

Oñatiko korpusak, 2011

Korpus 2011 1318

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik, ekainaren 26an ospatu ere.

Uterik urtera tradizioari jarraiki antolatzen dira  prozesioa eta haren inguruko ospakizunak. Aldaketarik gabe joaten da, beraz, Korpus eguna urte batetik bestera. Aurten, ordea, aldaketa txiki bat izan da: santuak mozorro eta ilea berriarekin ibili dira kalez kale, inor ohartu gabe.

Gainontzean, betiko antzera: jende asko. Izan ere, korpusetan Oñatitik kanpo bizi diren oñatiar asko joaten da Oñatira korpusak ospatu eta famili bazkarira egitera.

Korpusek
jende asko erakartzen dute. Izan ere, ikusgarriak dira Sakramentu
Santuaren Kofradiak eta Oñatiko Orkatz dantza taldeak antolatzen
dituzten ospakizunak.

Bestalde, aurtengo beroek gogor astindu dituzte korpus aurreko egunetako ekitaldiak bai eta Korpus egunekoak ere. Izan ere, ostiraletik igandera bitartean 38 graduko hotz-beroak izan ziren,  mende honetako altuenak.

Hemen dituzu Oñatiko korpusetan ateratako argazki batzuk.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude