Quantcast

Mursego Gurian

Mursego 2011 149

@font-face {
font-family: “Times”;
}@font-face {
font-family: “MS 明朝”;
}@font-face {
font-family: “MS 明朝”;
}@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Cambria; }p { margin-right: 0cm; margin-left: 0cm; font-size: 10pt; font-family: Times; }.MsoChpDefault { font-family: Cambria; }div.WordSection1 { page: WordSection1; }


Joan den igandean,
apirilak  3, Mursegoren txanda izan zen
Oñatiko Guria
 taberna itxi
aurretik antolatu diren kontzertuetan. Aurreko asteetan Txuletons, Ruper
Ordorika
eta Quimi Portetek jo zuten, besteak beste. Denak ere taldeak, rock musika
jotzen duten taldeak. Musergo, berriz, bakarrrik aritu zen, eta, egiten duen musika
sailkatzen zaila bada ere, musika esperimentala egiten du. Batzuetan Mikel
Laboaren antza daukala esan liteke, bere estiloa oso bestelakoa bada ere.

Hasi aurretik izandako
arazo tekniko txiki batzuk konponduta, kontzertua oso ondo joan zen. Batzuetan
musika bakarrik, beste batzuetan musikaz eta hitzez osatutako abestiak kantatu
zituen. Estilo askotariko doinuak jo zituen, esperimentazio ikutuarekin.
Edonola ere, nortasun handiko musika(ria). Kontzertua, desberdina, entzuteko
modukoa, eta bisualki oso estetikoa.

Publikoa, azken boladan
Guruian izan diren kontzertu guztietan bezala, gustura egon zen. Entzule asko,
gainera, Musergoren jarraitzaile sutsuak. Guria bete egin zen.

Antolatzaileak, betiko moduan:
ondo baino hobeto.

Hemen dituzu Musergok igandean
eskainitako kontzertuko argazkiak.


atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude