Quantcast

Quimi Portet Oñatiko Gurian

Quimi Portet0132

@font-face {
font-family: “MS 明朝”;
}@font-face {
font-family: “Cambria Math”;
}@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Cambria; }a:link, span.MsoHyperlink { color: blue; text-decoration: underline; }a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed { color: purple; text-decoration: underline; }.MsoChpDefault { font-family: Cambria; }div.WordSection1 { page: WordSection1; }

 

 

Joan den igandean, martxoak 27, Quimi Portetek kontzertua
eman zuen Oñatiko Guria tabernan. Azken igandeotan Ruper Ordorikak eta Guria Garaje
Banda
k jo dute Gurian, bai eta Txuletons
oñatiar talde mitikoak ere, besteak beste. Izan ere, datorren
apirilean 30ean itxiko dute
la eta, hainbat kultur ekitaldi eta musika
emanaldi antolatu dira.

Kontzertu polita eman zuten Quimik eta bete taldeak. Oso erritmo biziko doinuak
eskaini zituzten; hitzak, berriz, zorrotzak. Quimik komunikatzaile ona dela
frogatu zuen eta, hasi orduko, publikoaren harrera beroa irabazi zuen. Azalpen
umoretsurik ere ez zen falta izan, entzuleak barrez lehertzen jartzeraino.

Publikoa ere bikain, Quimiren parean bai behintzat. “Llibertat,
llibertat…!” oihukatu zuen jendeak, behin eta berriro, kantautore
katalanaren kontzertuan.Aurreko igandeetako kontzertuetan bezala, Guria mukuru
bete zen.

Azkenik, esan beharra dago antolatzaileak ere fin ibili zirela. Ohiko
azpieguraz  gainera, Kalevision sarea eratu zuten Guriara sartu ezinda
Atzeko kalen geratu zirenentzat: taberna barruan kamara bat jarri zuten
kontzertua grabatzeko;  kanpoan, berriz, pantaila bat kontzertua jarraitu
ahal izateko; eta, azkenik, toldo bat euritik babesteko.

Esan bezala, musika eta giro ezin hobeak Gurian. Begiratu, bestela, Quimiren
Portet
ek igandean eskainitako kontzertuko argazkiak.

 

 

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude