Irailaren hasieratik eta Errosarixo Bixamona arte jaietan egoten da Oñati urtero. Luzeak Oñatiko jaixak! Jaixotan ospakizun asko bada ere, azken eguna da arrakastatsuenetakoa. Izan ere, Errosarixo Bixamona mozorro eguna da Oñatin. Egun horretan jende asko mozorrozten da, bai eta tabernak apaindu ere. Aurten Guria tabernak ospakizun berezia egin du, datorren urtean itxiko dute eta. Taberna Sevillako Feriako kaseten antzera apaindu dute eta zerbitzariak andaluz jantzi dira. Egunean zehar jende asko hurbildu da Guriara jaia ospatzera.
Hemen duzu Errosarixo Bixamon egunean Oñatin ateratako argazki bilduma.
