1977 urtean sortu zuten Maritxu Kajoi jaia Arrasateko txikiteroek.
Geroztik urtero ospatu da, urriko lehen ostiralean ospatu ere, eta
halako arrakasta lortu du, zeren gazte askorentzat “betiko” jaia da,
beraiek betidanik ezagutzen dute eta.
Aurten, eguraldiak, lagun,
jende asko irten da kalera goizean goizetik, dotore-dotore jantzita.
Denetariko jendea ibili bada ere, gazteak izan dira nagusi. Arratsalde
partean ume asko irten da kalera, nagusien antzera soineko edo pajarita
eta guzti.
Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Oso politak, Joxefe! Hi haiz, hi, argazkilari ona!