Emakumearen Eguna (ofizialki, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna) martxoaren 8an ospatzen da. Gizonezkoen eskubide berberak emakumezkoei airtortzea eskatzen da egun horretan. Izan ere, Historian zehar emakumezkoek behin eta berriro eskatu dute gizonezkoen parekoak izatea, gizartean, legearen aurrean eta lanean gizonezkoen parekoak izatea, alegia.
Wikipediak jasotakoaren arabera, 1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhagen egin zen eta emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatzea onartu zen. Hala ere, gehienok ezagutzen dugu martxoaren 8a 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako, soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztela-eta protesta egin ari zirela poliziak jaurtikitako suzko bonbek eragindako sutean.
Oraindik ere emakumezkoen eskubideak ez dira gizonezkoen parekoak, ez herri guztietan ez gizarteko alderdi guztietan ere. Hala ere emakumezkoek gertuago dute berdintasuna, zor zaien berdintasun sozial eta laborala.
Hemen duzu argazki sorta bat, garai eta adin ezberdinetako emakumeak protagonista duena.