Sui du izena. Ane alabaren txakurra da. Oso alaia eta jostalaria da, geldi egon ezina. Harria botaz gero, ziztu bizian ekarriko dizu bueltan, baina sekula ez dizu emango. Begiratzen dizu “ezetz kendu” esan nahiko balu moduan. Esan ere egiten duela esango nuke nik, baina begiekin.
Lehengo batean basoan ibili ginen Ane, Sui eta hirurok. Sui betiko moduan, jostalari. Anek makilatxo bat erakutsi eta Sui salto egin eta egin ibili zen, nekatu gabe. Jolasten ateratako argazki bildumatxo bat duzu hemen.
