Konrado Oñatiarra da eta parapentean ibiltzea gustatzen zaio. Badira urte batzuk parapentean ibiltzen hasi zela. Aloña aldean ibili ohi da. Belarretik (922 m) egiten du salto. Haizeak nondik jotzen duen, Aloñaraino (1,248 m) igotzen da hegaz, han batetik bestera ibili eta Oñatiko Santa Luzia ermita (231) ondoan hartzen du lur. Beste batzuetan Arantzazu aldera egiten du hegaz, haizeak hego aldetik joz gero. Edonola ere, Konradori hegaz egitea gustatzen zaio, Aloña aldean, ahal dela.
Hemen duzu argazki bilduma
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.
Etiketak:
aloña,
basque_kountry,
belar,
europa,
europe,
euskadi,
euskal_herria,
gipuzkoa,
hegaz,
konrado,
kortabarria,
natura,
oñati,
pais_vasco,
paisaia,
parapentea,
pays_basque,
txantxiku
Onak horreik erretratuok, Joxefe.
Parapentie eta parajie, aukera asko emuten dau horrek. Juen dan julixuen egon nitzen neu Kurtzebarri aldien, Mondragueko hainbat laguni erretratuek ataraten. Bistazo bat gure badutzek bota, hemen: http://www.flickr.com/photos/xurze
Ondo segi!
Eskerrik asko, Xabi. Ikusi jittuat hire argazkiak eta oso politak dittuk. Aukeran gutxitxo, baina politak.
Joxefe