Aloñako igoera

Aloñako igoera2007 113

Joan den igandean, apirilak 22, Aloñako mendi igoera izan zen. Hirugarren aldia zen lasterketa hori jokatzen zela. Aurten korrikalari askok hartu du parte, lasterketa oso gogorra den arren. Parte hartzaileetan emakumezko gutxi. Hala ere, lehenengo hirurak, behintzat, oso ondo sailkatu ziren. Nesketan Alizia Romerok irabazi zuen. Bigarren aldia da Aliziak Aloñako igoera irabazten duela. Bejondeiola!

Hemen duzu argazki bilduma

Etiketak: , , , , , , , , ,

Comments

  • piban 2007(e)ko apirilaren 24a

    Aupa Atauri!!!

    Ikusi ditut egindako argazkiak. Ez daude gaizki, zu bezalako pertsonek (lehiaketetara joaten direnak animatzera, argazkiak ataratzera, laguntzera…) ere izugarrizko meritua dute. Eta lasterketa honetako partaide ere badira.

    Galdera bat egin nahi nuke. Nik bertan parte hartu nuen 101 dortsalarekin (oso polita e? kar, kar). Atera al zenidan argazkirik?

  • Atauri 2007(e)ko apirilaren 27a

    Aupa, Piban:

    Meritua zuek duzue, lasterketa hoietan parte duzuenok. Argazkizaleok, berriz, egun bateko lana baino ez dugu egiten.
    Bestalde, ez dut uste zure argazkirik daukadanik, argazki asko atera banuen ere. Hurrengoan Aloñako maldetan  aterako diat.

    Atauri

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude