Quantcast

Zorionak, ama izango zara

Zorionak-ama-izango-zara---

Zorionak, ama izango zara

Izenburu honekin liburua eta DVDa argitaratu ditu
Debagoieneko Mankomunitateak, bailarako emaginek haurdun dauden
emakumeei banatzeko. Liburuak bost gai jasotzen ditu: haurdunaldiko zainketa,
erditze osteko zainketa, edoskitzea, masajea eta haurren zainketa. DVDak,
berriz, gai praktikoen azalpenak eskaintzen ditu.

Profesional askok hartu du parte Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuen ekimen honetan: Debagoieneko
emaginek, MUGI zentroak, AEMIk, La Liga de la leche-k eta Arrasateko
Anbulatorioak, besteak beste. Proiektua Amaia
Axpe
eta Aintzane
Lasa
euskara teknikariek koordinatu dute.

2004an abiatu zuten proiektua. Familia bidezko euskararen transmisioan
aurretik ere zenbait urrats emanak zituzten; Zorionak izeneko materiala haur
jaioberrien gurasoentzako
, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat eta
gurasoentzat materiala
, eta orain, guraso izango direnentzat materiala
egin dute. Hain justu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan euskara hutsean
lehenengo aldiz argitaratzen den materiala izango da. Guztira 1.500 ale argitaratu dituzte.

 Ekimen honetan, Debagoieneko udalek eta Mankomunitateak abian jarri dituzten beste ekimen guztietan bezala, azpimarratzekoak dira elkarlanean arituaz prestatu eta argitaratu dutela material hori eta materialaren egokitasuna. Osasunaren munduko profesionalek aukeratu eta landutako gaiak jasotzen ditu liburuak, Arteman enpresak modu egokian eta praktikoan aurkeztua; horrezaz gainera, DVDko materialak liburuko gaien alde praktikoa jasotzen du.

Atzo aurkeztu zuten material hori Arrasateko Kulturate kultur etxean.

Hemen duzu argazki bilduma

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , ,

Comments

  • patxi gaztelumendi 2007(e)ko martxoaren 21a

    Interesgarria duda barik. Aurrekoan ere aipatu nuen, guztiz eskertzekoak dira horrelako lanak.
    Hala ere, kezka bat badut oraindik, aitaren papera zertan geratzen dan. Ez al garen, oraindik guzti hau amaren ardurapean lagatzen?

    Materiala ikusteko desiatzen nago, egia esan.

  • joxefe 2007(e)ko martxoaren 21a

    Aupa, Patxi:

    Materiala interesgarria eta praktikoa duk oso. Egia duk, bestalde, etxeko gauza asko gure bikotearen gain uzten dugula gizonezkook. Oraingo honetan, ordea, material horren izenburua ezin izan “Zorionak: gurasoak izango zarete”. Izan ere, bertan lantzen diren gaiak emakumezkoei dagozkie: edozkitzea, erditu ondoko gimnasia… Aste honetan ez bada, datorrenean eramango dizkizuegu ale batzuk Gazte Bulegora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude