Musuzikin

Katua012
Musuzikin zuen izena. Lagun baten katua zen. Lagunak Enrique du izena eta Ansoko Magoria ostatuan bizi zen. Ostatuko jabea zen. Aspaldion ez naiz berarekin izan, baina oso opor politak pasatu nituen bere etxean.

Argazkiko katua ez da Musuzikin, nik dakidala. Baina oso katu soziablea da eta kuskuseroa. Eskoriatzako Uritte baserrian bizi da. Iazko ekainean han zen, Joxe Aranzabal eta biok bisitan joan ginenean. Uritte Joxeren amaren baserria da.

Igandean argazki zaharrak antolatzeari ekin eta horra hor non azaldu zen Uritteko katua. Oroitzapen onak ekarri zizkidan. Haren izenik jakin ez eta Musuzikin deitzea pentsatu nuen. Uritteko musuzikina, alegia.

Etiketak: , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude