Etiketaren artxiboa: gandorra

Punkreas, mozzarella kalamuarekin

Jende askok pentsa lezako Italiak musikari egin dizkion ekarpen bakarrak opera kantariak eta Ramazzotti lakoak direla, baina ez. Orain dela urte batzuk etorri zen gurera Banda Bassotti eta argi utzi ziguten beste zerbait ere mugitzen zela Alpeetatik behera. Italiak bota … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Oraindik ere etorkizuna ikusi gabe

Proposatutako mahaiarekin ere ezer lortzen ez badute, Eskorbutok orain dela urte asko adierazi zigun non bilatu… Dena dela, susmoa dut eurek esan ziguten legez, hiritarroi berriro ere sartuko digutela ziria.  Bazen garaia etxeko talde bat omentzeko hemen, ezta? Are gehiago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mahaia osatzeko urratsak

Ikusita zenbat arazo duten gure politikari maiteek mahai famatua osatzeko, gure artean beti erabili ditugun arauak gogoraraztea otu zait, zerbait aurreratuko dugulakoan. Mahai inguruan jesartzeko aurrebaldintza bakarra tokatzen zaizun guztia edateko gertu agertzea da. Ez du balio, behin hasita, edozein … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Iraungitze datarik gabeko klasikoa

The Adicts Nekatuta nabil azken boladan. Gorputza jipoituta legez, burua hutsik. Lehengo hotza, oraingo beroa, egunerokotasuna…; batek daki. Horregatik, gutxi idazteko, omenalditxo bat egingo diot punk klasikoen artean leku berezia izan behar lukeen talde bati: The Adicts berezi eta aparteei. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Alemania, kaskamotzak baino askoz gehiago

Alemaniaz pentsatzen dugunean, oraindik ere saihestezina da kaskamotzak, naziak eta iraganik ilunenari lotutako irudiak ekartzea, eta horrek susmopean ipintzen du hango musika ere (eta musika ez dena, galdetu bestela Günter Grass nobel sariari…). Gure artean Rammstein famatua egitea nahikoa izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Euskara Osakidetzan

Inclanen aburuz, Osakidetzan bost langiletik batek euskaraz jakin beharra ez da gutxi. Ados nago; are gehiago: bost langiletik bat hitz egiteko gai izan beharra nahikoa da. Beste laurek keinuka konpontzea daukate. Beraz, kontrata ditzagun langile euskaldun bat eta lau gor-mutu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Non geratu da pogoa gurean?

Asierren blogean irakurri dut artikulu bat orain dela asko sortu zitzaidan kezka bat burura ekarri didana: zer gertatu zen pogoarekin gure EH honetan? Nora joan zen, zergatik, zelan? Baten batek esango duelako oraindik ere ikusten direla pogoak gure kontzertuetan, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Estonia ezezagunetik

Vennaskond Zenbat gauza esan dezakezu Estoniaz? Hiriburua zein den ere badakizu? Baltikoari begira bizi den errepublika txikiaz agian hizkuntza arraroa duela jakingo du baten batek, Europako hizkuntzen mapan, euskara, finera, hungariera eta besteren batekin indoeuroparretatik kanpo geratzen direnen multzoa osatuz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Garagardo hotza Kroaziatik

Hladno Pivo Kroaziar talde honen izenak horixe esan gura baitu: garagardo hotza. Eta edari zoragarri hori bezain erraz sartzen da belarrietatik 80. hamarkadaren erdia pasata Zagreben sortutako punk taldearen musika. Hladno pivo taldearen eraginen artean, punk klasikoenez gain (Sex Pistols, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ze polita iraultza…

Iraultza berba da seguruenik euskaldunon artean maitatuenetarikoa. Are gehiago, haren atzean komunista atxikitzen zaionean. Orduan dena da poza, dena askatasuna, guztia guztiontzat, berdintasuna, langile alaiak eta dantza etengabea. Gero, errealitateari begiratzen zaio eta hor hasten dira iraultzari ipini beharreko partxeak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin