Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Iraungitze datarik gabeko klasikoa

The Adicts Nekatuta nabil azken boladan. Gorputza jipoituta legez, burua hutsik. Lehengo hotza, oraingo beroa, egunerokotasuna…; batek daki. Horregatik, gutxi idazteko, omenalditxo bat egingo diot punk klasikoen artean leku berezia izan behar lukeen talde bati: The Adicts berezi eta aparteei. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zerbait urratu guran

Hau nekea. Eztarriaz gain beste zer edo zer urratu gura nuke. Lerro hauek, orri hauek, gizarte txatxu honetan hezitako buruak gogorregiak direlako haginka ere urratuak izateko. Bitartean, munduarekin ezin adiskideturik, blog honen ezaugarri berriekin ondo konpontzen ahaleginduko naiz. Presa barik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Denak hasperenka

Agindu legez, Gianni Celatiren Parlamenti buffi trilogiaren bigarren liburuari heldu nion Guizzardiren abenturak zoragarriarekin hainbeste gozatu eta gero. Eta itxaropenak ez dira zapuztu; apika, aurrekoa baino are gehiago gustatu zait Denak hasperenka barregarri hau, eta bide batez baieztatu Celatik gutxik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Laos IX (Mundu utopikoaren bila X)

Nam Ou ibaia Gura bidaiaren azken atalean Muang Ngoi Neua herrixkan geratu ginen haren kale nagusi-bakarretik osteratxoa eginda. Herriaren aukerak, ordea, ez dira hor bukatzen, eta barruan umeek jostatzeko igerileku naturala badute, kanpoan haraino eroan gintuen ibai zabala dugu ordu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Alemania, kaskamotzak baino askoz gehiago

Alemaniaz pentsatzen dugunean, oraindik ere saihestezina da kaskamotzak, naziak eta iraganik ilunenari lotutako irudiak ekartzea, eta horrek susmopean ipintzen du hango musika ere (eta musika ez dena, galdetu bestela Günter Grass nobel sariari…). Gure artean Rammstein famatua egitea nahikoa izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Mundu borobil eta bikain batean

Bazen behin mundu bikain eta zoriontsu bat. Jainkoak, bere jakintza mugagabearekin sortu zuen, akatsik eta orbanik gabea, aratza, garbia eta osoa. Ondo pentsatua zegoen: unibertsoa gutxika-gutxika joango zen handitzen, Jainkoaren beraren loriarako, eta bizia ere milioi urtetik miloi urtera aldatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Euskara Osakidetzan

Inclanen aburuz, Osakidetzan bost langiletik batek euskaraz jakin beharra ez da gutxi. Ados nago; are gehiago: bost langiletik bat hitz egiteko gai izan beharra nahikoa da. Beste laurek keinuka konpontzea daukate. Beraz, kontrata ditzagun langile euskaldun bat eta lau gor-mutu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Non geratu da pogoa gurean?

Asierren blogean irakurri dut artikulu bat orain dela asko sortu zitzaidan kezka bat burura ekarri didana: zer gertatu zen pogoarekin gure EH honetan? Nora joan zen, zergatik, zelan? Baten batek esango duelako oraindik ere ikusten direla pogoak gure kontzertuetan, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Bazen behin kontinente bat…

Bazen behin kontinente nahi legez espoliatu bat. Gizon zuri jakintsuak (honen guztiaren buru gizonak baitzeuden, lorpen handi guztietan bezala) hara joan eta erabaki zuten, erlijio eta kultura aurreratuagoak usaintzen uztearen truke, zilegi zela handik aberastasun guztiak ateratzea, mugak gogoak eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Opor-ondorengo sindromea

Zorionekoak Japonian, opor-ondorengo sindromerik ez. Edukiko lukete baina urte osoa lanean emanda hamar egun eta pozez. Olerki kaskarra sindrome kaskar batentzat. Zilborrari begira kexuan bizitzen baino ez dakien gizartearentzat. Eta orain denok lanera, negarrek ez dute urtuko katea!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina