Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Orange fusion, gizarte baten definizioa

Horrelakoa da oraintxe ikusi dudan iragarkia, egungo gizartearen erretratua: “tenerlo todo y tenerlo ya”. Horixe da iragarkiaren leloa, eta hori da sustatzen duen psikologia: ezeri uko ez egitea, dena lortzea eta berehala, apeta guztiak asetzea, mugarik gabe nerabe ardurabakoa izatea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gerra galdua

Etxean lohiari egunero gerra egin arren, lohia beti garaile. Fronte guztietan. Agian fede handirik gabe heltzen diedalako nire iskiluei. Eta zer esan etxeko entropiaren aurkako gudu akigarriaz…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Itolarriari

Izarrak itsutzen dituzuen kale sobera argiztatuei,ikasi eta inoiz barneratu gabeko moralari,irribarre debaldeko zuriei,uniforme berdinzaleei,zure hodi burrunbarien monoxidozko bihotzari,bide zuzenetik oker garoatzaten zure konbentzio ez-konbentzigarriei,zure asfalto eta plastiko arteko paradisu amesgaiztokoari,zure ihesbidezko droga kartzeleroei,merkatal askatasun dogmatikoari,egunero irribarreak margotzen dizkigun zure grisari,zure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zailtasun antropologikoa

Aspaldian izan nuen gogoeta hau baina nagiegia nintzen idazten hasteko. Orain, gainera, eragin zuen gertaera asago dago eta inork ez dit bekaitzik leporatuko. Tira, bai, leporatuko didate, baina bost axola. Ez dut inoiz hausnarketa seriorik egin honen inguruan, baina nire … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia

Demokraziaren jaiaren (demokraziak jai daukalako, agian) ondorengo ajea atzean uzteko literatura sendabelar ona izan daiteke. Mark Haddonen Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia eleberria, behintzat, bada, zalantza barik. Deskribatzen oso zaila da Haddonen liburua, Igela argitaletxeak euskaratu digun beste harribitxi horietako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Supermerkatuan

Non daramate barra-kodeazure laztan zuriek?Zure musuek utzi al dute hildakorikbotulismoak jota?Zenbat hizkuntzatan behar dutezure zizpuruen etiketek?Zer zenbaki sakatu behar dutzure agintzarien pisua neurtzeko?Non irakur dezaket zure maitasunareniraungipen data?Bihotzaren taupadak gelditzen zaizkidaneanzer koloretako ontzian bota behar dut? (Ez naiz itzuli, stand-by … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Stand by

Egilea legez, alegia.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Oihu

Zertarako egin oihu munduari mundua ez bada zure oihua entzutea nahi duzuna. Zertarako esan maite zaitut nork erantzungo dizun ez daukazunean, ez bada oihartzunak ekarriko dizun zure ahotsa bera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Birziklatzen

Zergatik ez digute paperezko bihotza eman, noizean behin birziklatu ahal izateko?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Harreman puzkak

Norbaitekin harremana daukagunean pertsona horren eta lotzen gaituen harremanaren zatiak baino ez zaizkigu iristen. Ondoren lagun bati iritsi zaizkigun zati horien zati batzuen berri emango diogu. Lagunak zati horien zatien zatiak ulertuko ditu, eta hortik irudi bat egin. Azken irudi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina