Astelehanak, antza, oporretan ere dira astelehen. Zer esan nahi dudan? Alfertxo altxatu naizela eta ez dudala asko idazteko gogorik. Hala ere, hemen nabilela bideoak irentsi ta irentsi, haietariko bi oparitzea otu zait.
Hasteko, neskek punkari ekarpen itzela gogorarazteko hurrengo batean idatziko dut zerbaitk, baina berreskura dezagun punk mugimenduaren ikonoetariko batek egiten zuena, 80. hamarkadaren hastapen haietan. Zer gerta daiteke opera abeslari batek punka, reggaea eta opera haxix eta marihuana apur batekin nahasten dituenean? Nina Hagen Band-en African reggae psikodelikoak irteten digula…
Bestalde, gure musikaren garapenean izugarrizko garrantzia izan zuen beste talde batek ere erakutsi zuen punka modu askotan adieraz daitekeela, burua irekita edukiz gero. Libano, Gaza, Israel… Ez dakigu norainoko gerra ari den pizten, baina agian ustezko lider sasikume haiek guztiek bideo hau ikusi behar lukete misilak jaurti aitzin… The Clash-en ereserkietariko baten aurrean gaude, jaun-andereak! Rock the Casbah!!
Batzuek uste dute mestizajea eurek asmatu berri dutela… Joe Strummer (g.b.) eta zuen onena eskainita bidean geratu zareten beste guztiok, zuengatik doa!!
Eta gaurkoz nahikoa. Orain atseden hartzera…