Errepresiopean hazitako punka

Aurora

Argi dago punkaren ezaugarrietako bat tokatu zaion sistemari aurka egitea izan dela, izan sistema hau kapitalista eta sasi-demokratikoa, izan komunista eta ustez iraultzailea. Galdetu bestela Aurora talde hungariarrari. 1982an sortu zen Gyor-en, eta hasierako abeslari Dauer-ek laster ezagutu zuen kartzela. Harrezkero maiz izan zituzten zerbitzu sekretuak adi eta izena mozorrotuta ibili behar izan zuten bizirauteko. Beste talde batzuek ez zuten zorte bera izan eta azkar baino azkarrago desagerrarazi zituzten. Arrazoia? Komunismoari barre egitea. Baina ez dut uste gaur egun inori azaldu behar zaionik gehiegi zer izan zen errepresioa herri komunistetan eta non geratu ohi den adierazpen askatasuna. Ezta, Fidel?

Han jaio, hemen jaio, punkok deserosoak izateko izan gara sortuak, zer egingo diogu ba!

Hori alde batera utzita, euskara eta hungariera sarri konparatu direla kontuan izanda, uste dut bereziki interesgarria izan daitekeela hizkuntza hori punk doinuek lagunduta entzutea. Hau ez da Euskal Herriko talde ezagun batzuek fusilatu duten hungariar taldea, baina antzeko soinua du. Ramonesen eragina erraz igar dakieke. Hona hemen Aurora!

Errepresioak errepresio, dirudienez lehenago jausi zen komunismoa Hungarian, punk mugimendua baino…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude