Euskara Osakidetzan


Inclanen aburuz, Osakidetzan bost langiletik batek euskaraz jakin beharra ez da gutxi. Ados nago; are gehiago: bost langiletik bat hitz egiteko gai izan beharra nahikoa da. Beste laurek keinuka konpontzea daukate. Beraz, kontrata ditzagun langile euskaldun bat eta lau gor-mutu. Horrela inon baino hobeto tratatuko ditugu holako ezintasunak dituztenak.

Geratzen zaidan zalantza: euskaraz dakienak gazteleraz edo beste erdararen batez ere jakin beharko du? Nik ez dut horren premiarik ikusten, horretarako egongo dira keinuak, baina tira, aniztasunari trataera egokia emateko…

Neurria zuzena dela ikusten bada, Legebiltzarrera ere eraman dezakegu. Esaten dituzten gauzetarako, nahikoa euskaldun bat eta lau gor-mutu!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude