Alemaniaz pentsatzen dugunean, oraindik ere saihestezina da kaskamotzak, naziak eta iraganik ilunenari lotutako irudiak ekartzea, eta horrek susmopean ipintzen du hango musika ere (eta musika ez dena, galdetu bestela Günter Grass nobel sariari…). Gure artean Rammstein famatua egitea nahikoa izan zen haiei buruz neo-naziak ote diren zabaltzeko, oinarri handirik gabe.
Hona dakartzadan taldeek ez dut uste holako susmorik piztuko dutenik, zorionez. Izan ere, Berlinera doan edonork ikus dezake hango lurraldeetan punkak bizirik eta osasuntsu dirauela, eta urtero iristen zaizkigu, adi egonez gero, Alemaniara egun batzuk ospatzera iristen diren punk oldeak (askotan kaleak poliziaren aurkako guda zelaiak bihurtzen dituztenak). Punk anarkoa eta eduki politikoz betea, Europan ohi den legez eta AEBn zoritxarrez ahazten joan denaren modukoa, Green Day lako talde hutsalekin ordezkatzeko.
Hango punkaren kalitatearen berri orain dela 15 bat urte izan genuen, esaterako, KGB talde bikainak Bilboko Gaztetxean jo zuenean. Agian horregatik geratu da talde hori nire kutunen artean. Edo beharbada “Einmal Rund Um Die Sonne” disko apartan Euskal Herriari eskaini zioten “Euskadi (Baskenland)” kantagatik, gero ingelesez ere grabatutakoa. Euren lehenengo disko laburrari “Donald Duck im Pentagon” izena ipini zioten, 1982an, eta handik datorkie famatu egin zuten ikurra: Donald ahatearen gandordun kaskezurra. Azalpen gehiagorik gabe, hona hemen topatu dudan bideo bakarra. Ez da nahi nuen kanta, baina hala ere KGBren ezaugarriak ondo biltzen ditu:
Horiez gain asko dira Alemaniak eman dituen punk talde onak: Razzia, Canal Terror, Antikörper, Angeschissen, Split Image, The Nukes taldeko lagunak (orain ez dakit beste talderen batekin edo zelan jarraituko duten)… Baina hango punkaren indarra eta osasuna egiaztatu nahi duen edonorentzat Popperklopper izan daiteke adibiderik onenetakoa. Bide batez, aurreko batean pogoaz esaten genuena ere ikus daiteke bertan. Hemendik pasatu diren taldeen ondoren, baten batek esan dezake: hau da nik punktzat ulertzen dudana, bai horixe! On egin, beraz.
Anda guapo! Pues si que me has dejado un buen trabajillo! Voy a gastarme horas y horas traduciendo esto y peleandome con los diccionarios y los libros de gramatica…, porque intrigada ya me dejaste!! (Y lo voy a sacar! :pp). Osea que dentro de unos meses ya te comentaré lo que has escrito jajaja ;-).
Bueno, que tengais un bonito finde y hasta más ver.
Tschüß 😉
jajajaja, pazientzia, lortuko duzu! 😉 Tschüss