Finlandiatik: Appendix

Azken boladan Europako iparraldetik ditugun albiste musikal gehienak
Him lako taldeen eskutik datozkigu: metal doinuak, ukitu gotikoak, eta
ingelesa hizkuntza bakarra. Finlandian, ordea, badaude, edo egon dira,
hango hizkuntza baztertu ez duten punk taldeak. Ez dira errazak
topatzen, eta agian Europa osoko punk eztandarekin batera jaio zen Appendix da adibiderik onenetakoa.

Talde
hau 1.980an jaio zen, eta hasierako hiru sortzaileetatik, lehen
diskorako bakarra geratu zen, Vesku Koivusalo, oker ez banago
bateria-jotzailea. Harrezkero, Mikki Borgersen eta Jaska Karumo dira
Veskurekin batera modu finkoan geratu ziren kideak, baita Veskuk berak
taldea utzi ondoren ere.

Punk klasikoa, azkarra, amorruz betea egin dute beti, taldekideak gora behera, lehen punk belaunaldiaren izpirituari eutsiz.

Euren
ibilbidean ez dute diska asko utzi, estudioko hiru baino ez, azkena
aurten kaleratua. Beraz, dirudienez, Finlandia hotzean jendearen
belarriak berotzen jarraitzeko prest bide ditugu.

Ez da erraza
haien irudiak lortzea, baina hemen dituzue bideo bitan: bat
telebistarako grabatutako zuzenekoa, eta bestea, kalitate oso
badaezpadakoa baina punkaren izaera ezin hobeto jasotzen duena,
Puntala-rock delako jaialdian. Non ospatzen den? Lempäälä deritzon
Finlandiako herrian, irudiak 1983koak izan arren, jaialdiak bizirik
baitirau gaur egun ere. Ea noiz antolatzen dugun txango bat!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 erantzun Finlandiatik: Appendix-ri

  1. egilea: asier

    Aupa Asel! Arazoak ditut zuri erantzuteko. Ea oraingoan.

    Animo, ekin gogor negurako beroketei! Punkamine´s not dead!

  2. egilea: asel

    Eskerrik asko! Batzuetan neuk be eukitzen dotaz arazoak blogean idatziako artikuluak bialduten, dirudienez sarea ez dabil beti fin-fin… Emongotsut gure iblibidean barri egutegitxoa finkatuta euki orduko. Momentuz buruan dekoguzan lehenak apur bat urruntxu harrapatzen dau, sergurutik Nafarroa aldean. Gero agian Zaldibar, eta gero Gernika. Dana dala, ia egunen baten alkarregaz goazen kontzerturen batera, Martagaz be bai 😉

  3. egilea: asier

    Nahi duzuenean baina, badakizu, hemen Bilbo partean kontzertuak ez dira zure sokakoak izaten. Rockero xamar dabil kontua. Ni neu datorren eguenean Diamond Dogs entzutera joango naiz. Denetarik entzun dut baina… neuk ikusita hobeto. Ikusi arte

  4. egilea: asel

    Ez pentsa, “no solo de punk vive el hombre” 😉 Noizko da Diamond Dogs-ena?

  5. egilea: asier

    Eguen gauez, 22:00 etan. Nik atzo bertan atera nuen sarrera (16€, tekillan 18€). Animatzen bazarie han ibiliko gara.

  6. egilea: asel

    Usten dot hurrengo baten izan beharko dala, eguaztenetik zapatura arte Iruñean egongo naz… Aukerak egongo dira gero be! Gero kontauko dozu zure blogean 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude