Zentsura saretik kanpo

Zergatik diote ideologia guztiek beldurra iritziari, behin boterea lortuta? Komunikabideen itxiera ez da albiste ona. Ez hemen ez Venezuelan. Debekatutako ideologiak ere ez. Baina gure inguruan nork aldarrika litzake demokrazia eta pentsatzeko askatasuna? Alderdi “legalek”? Eskubide zibil osoen jabe garen ere ez dakigun biztanleok? Errepresioak, historikoki, zapaldu gura duen etsaiari argudioak eta kemena eman, besterik ez du lortzen. Hala ere, batzuk eta besteak bide horretan tematzen dira…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Zentsura saretik kanpo-ri

  1. egilea: Teketen

    Beste ikuspuntu bat ere eman nahiko nizuke Asel. Bideo hau gomendatu nahi dizut. Batzutan gauzak beste era batetik ikusita, beste era oso ezberdin batean ikusten dira. Zenek egiten du herriaren adierazpen askatasunaren aurka?

  2. egilea: asel

    Ikusiko dut gustura. Ez dut hango egoera ondo ezagutzen eta horregatik ez dut kasu zehatz horretan gehiegi sakondu, baina edozelan ere, komunikabide bat ixten denean seinale ona ez da, eta maizegi gobernuaren ideologiaren arabera erabakitzen dugu alde batera ala bestera begiratu. uste dut holako gauzen aurrean beti sentitu behar dugula erne ibiltzeko premia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude