Orange fusion, gizarte baten definizioa

Horrelakoa da oraintxe ikusi dudan iragarkia, egungo gizartearen erretratua: “tenerlo todo y tenerlo ya”. Horixe da iragarkiaren leloa, eta hori da sustatzen duen psikologia: ezeri uko ez egitea, dena lortzea eta berehala, apeta guztiak asetzea, mugarik gabe nerabe ardurabakoa izatea eta tontakeria pare bat eginda, kontsumo burugabeari muzin egin gabe, kontzientzia lasaitzea eta progre eta ekologikoa zarela zeure buruari sinetsaraztea. Benetan,  irudi gutxitan gure gizarte esperpentiko honen argazki hori lako gutxi ikusi dut. Etsipengarria…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude