Bizitza ibaia da, erreka txiki askotatik edaten duena, bizkor, saltari,
dena jan beharrean jaio, bidean topatzen duena jaso, bere egin ,eta sigi-saga moteltzen doana itsaso ilun mugagabean hiltzeko. Bidean arrain
eta igelekin batera harriak, orbelak, lohia, hondakinak, industrien
isuriak batzen ditu itsu eta halabeharrez, haien artean hautatu
ezinik, botatzen diotena barneratzera kondenatuta. Ura osten badiote,
bidea itxi eta desbideratzen badute, ezer gutxi egin dezake. Baina
nazkatuta ura pilatu eta harrotzea erabakitzen duanean… kontuz gero!
Sen matxinoa nagusitzen denean, askatasun goseak gainezka egiten
duenean, ez dago geldiaraziko duenik. Zoritxarrez, ordea, eztanda
horiek noizbehinkakoak baino ez dira, eta inoiz ez iraunkorrak. Gure
bizitza ibai otzandua, kanalizatua da, gehienetan.
Asia-mina dekot!
Gogoan dekot, Asel, ni Filipinetatik etorri berri, biajeak eta gizarte aurreratu-atzeratuen gainean zer komentatu zeunstan baina Asiako harrak harrapatuz gero, ez dago zereginik. Ez dakizu nik zelangoa dekodan asiamina…
halan da bai, gu aurten ez goaz ta….. asiako irudiak ikusi orduko bihotz zimikoa sentiten dot!