Lehengo egunean, larunbatean, Txilen banderari zin egiteko eguna izan zen. Hori dela-eta, Temuko militarrez jantzitako gaztez beteta aurkitu genuen. Halako batean, Uruguai-Alemania partida ikusi eta pizza bat janda etxerantz gindoazela, eskailera mekanikoetan, Vanek eta biok honako elkarrizketa adierazgarria entzuteko parada izan genuen.
Neskak: Baina zuri aberriak zer eman dizu?
Miliko gazteak: Ezer ez, niri hiltzea gustatzen zait.
Neskak: Baina zer diozu.
Miliko gazteak: Bai, hiltzea gustatzen zait eta aberriagatik edonor hilko nuke.
Neskak: Imajina Argentinarekin daukagula gerra.
Miliko gazteak: Lehengusuak dauzkat Argentinan, eta? Bost axola, gustura hilko nituzke.
Horiek bide dira armadek orok gazte “sutsuei” irakatsitako balioak eta holako psikopatak dira sekta horietan aterpea aurkitzen dutenak…
asel, psikopata horien antz handirik ez dute artikulu honetako protagonistek
baezpada ere bidaltzen dizut esteka, ihes egingo zizun agian
besarkada handi bat bermeotik
http://paperekoa.berria.info/kultura/2010-07-14/031/007/mespretxagarri_izateaz_harro_hertzainak_taldeko_kidea_zen_josu_zabala_80ko_hamarkadan_punk_mugimendua_euskal_herrira_iritsi_zenean_salda_berezi_hura_nola_sortu_zen_eta_zer_kontraesan_azaleratu_zituen_oroitu_zuen_atzo_emandako_hitzaldian.htm
eskerrik asko, markos! ederra artikulua, nostalgia apurtxu bat be emoten dau. irailean aurkeztuko dotan elebarrian garai hartako errautsetatik ozta-ozta bizirik urten dauan gazte baten gorabeherak jaso dotaz, nire lanik ideologikoenean. egia da gaur egungo gazterian gatxa dala orduko mugimendu aparta errepikatzea, baina batek daki, oingo krisialdiak agian batzuk iratzarriko dauz… ez da itxaropena galdu behar. zabalak esan legez, gizarteak apur bat punka izan beharko dau biziraungo badau đ
oin termetara noa gorputza ur berotan beratzen ipintera, nire askatasun partzialaz gozatzen XD
estutua, laguna!
Aupa, Asel!
Zer moduz? Zelan doaz gauzak? Ni Si’ an-etik nabiltzu eta irakurritakoak harako filosofo batek esandakoa dakart gogora, zibila erraz dala militarizatzen baina, kontrara, nekeza dala militarra zibilizatzen.
Estutu handi bat!
Aupa Asier, aspaldiko! bueno, zure ohitura bidaiariei eutsi dotsazuz, ze ondo! ni hamen, etxean, astiro baina aurrera. atzo termetako ur berotan, elurrak inguratuta. askatasun partziala dekodanetik lehenengo txangoa ta eder-ederra, egia esan.
filosofo harek ondo ekian zertaz iharduan!
estutu handi-handia! poza emon dost zure barri eukiteak =)