Denok Kubari begira, eta orduan Txilen…

Azken egunotan telebistan behin eta berriz entzuten dugu Kubak askatu dituen preso politikoei buruz. Dena Fariñasek egindako gose greba luzeari esker. Eta orduan hemen bertan, Txilen, denek ulertzen dute Kubako gobernua gupidagabea izan dela eta komunikabide guztiek txalotzen dituzte askatutako disidenteen berbak. Eta orduan Txilen…

Orduan, nazioartean Txile deritzoten lur zati honetan, astelehenean, uztailak 12, kartzeletan dauden preso politiko maputxe guztiek gose grebari ekitea erabaki zuten. Eta horretan dihardute oraintxe bertan. Haien eskaerak,entzun dudanagatik, hiru dira: preso politiko maputxeei lege antiterrorista ez ezartzea, bidezko prozesuak izatea eta preso politiko maputxeak askatzea. Eta azken muturreraino eramateko prest agertu dira. Are gehiago, Estatuaren aldetik erantzunik ez dagoela ikusiz gero, egarri goseari ere ekingo diotela agindu dute.

Momentuz, ordea, Txileko komunikabideetan bertan euren herrikide behar luketenen aldarriak eta erabakiak Kuba urrunean gertatutakoak baino oihartzun askoz txikiagoa izan du. Zer oihartzun edukiko du munduan, komunikabide otzan guztiak Madrilen zazpi preso ohik esaten dituztenei baino ez badituzte belarriak eta lumak adi?

(Informazio osoagoa hemen)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Denok Kubari begira, eta orduan Txilen…-ri

  1. egilea: Anarkosindikalista

    Gaurko prentsa, Abuztuaren 25ekoa, begirada ematean bi berri kezkagarri irakurri ditut.
    Hasteko, gaur Temucon zure pseudoepaiketa hasiko da. Honengatik herri honetatik indarra eta animo anitz bidali nahi dizkizut Asel, hiruzpalau egun hauek luze samar izango direlako. Animo!!

    Bigarrenik, Txileko epaile batek gose greban diren 32 preso maputxe indarrez elikatzeko baimena eman dio Jendarmeriari… Ez daukate eskubiderik ezertarako, pertsonak dira!

    Bitartean Europako telebistetan espektakulo mediatikoa jarraitzen du: 33 meatzari lurpean zuzenean eta erreskatea.
    Baina isilarazten dute: azken hilabetetan kobratzeko arazo larriak eduki d¡tuztela, meatzatokian bi sarrera-irteera ez zeudela, nola enpresariek berriro irekitzeko baimena lortu zuten (ez da lehenengo istripua meatzatoki honetan), Mineriako ministroak baimena zeukaten ez zekiela, meatzarien lan baldintzak…

    Besarkada estua!

     

  2. egilea: asel

    eskerrik asko animoengatik!
    halaxe da, tragedia reality show bihurtuta gertatzen diren beste guztiak mozorrotzeko…
    besarkada estua!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude