Garaipen mingotsa. Zorionak Egunkariari

Torturak, kartzela, kalte konponezina, muntaia polizial-judizialak, gizarte osoa zauritua… baina azkenean Estatu espainiarraren morroiek eurek erokeria amaitzea erabaki eta denok jakin duguna “ebatzi” dute. Zorionak Egunkariari, zorionak euskal gizarteari, zorionak eraso bortitzari tinko eutsi dioten guztiei. Adierazpen askatasunaren aurkako erasoek ere, ordea, zutik diraute, harro, gu guztion askatasuna irainduz. Ez ditzagun ahaztu gezur berberak, Estatuaren harropuzkeria berberak itxiarazitako beste komunikabideak eta oraindik kazetari izateagatik kartzelan daudenak. Guztiak askatu behar ditugu. Haiek eta munduko preso politiko guztiak, munduko kartzelak hustu arte, torturatzaileak desagerrarazi arte, gezurraren erresuma suntsitu eta guztion askatasuna bermatzen duen mundua eraiki arte.

Baina orain, batez ere, esandakoa: Zorionak, Egunkaria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude