Orain dela mende bateko anarkistek, Malatestak eta Kropotkinek, besteak beste, argi adierazi zuten maiz, oraindik ere, eta tamalez, jendeak kontrakoa sinistu arren (horrela sinisteko hezten gaituzte, ezta?): legeak konpondu nahi dituen kalteak baino handiagoak sortzen ditu. Horixe da legeak kanabisa dela-eta dakarkiguna. Mendeetan gizarte askotan gurean ardoa bezain arrunta eta kalte txikiagoak sortu dituen landareak zorte txarra dauka gure demokrazietan… Hemen adibide ezin argigarriagoa.
HONEN INGURUAN
Orri birtual hauetan irakurle birtualei eskaini gura dizkiedan nire barne munduaren, ezinegonen, amorru eta pozen zatiak agertzen doaz. Agian sabelari lotutako ataltxo bat gehitu beharko diot egunen batean, lapikoen bitartez ere zer esan asko egon baitaiteke. Hemengoengatik ziztadaren bat edo beste sentitzen baduzu, ondo nabilela esan nahiko du. Nahaste honetatik ezer argirik ateratzen baduzu, ni baino hobeto ibiliko zara.ESTEKAK
- Markos Zapiain
- Nontzeberri
- Euskal PEN Kluba
- Volgako batelariak
- Librezale
- Literatur emailuak
- Kixmi
- Punkamine
- Alasbarrikadas
- Anarkismo
- Teketen
- Punkamine (wiki)
- Gaur8
- txapela buruan eta…
- Irakurlearen tartea (mahatsorriak)
- Indymedia EH
- Libros de Anarres
- Ekintza Zuzena
- Ingobernables
- La Haine
- Autogestionate
- Gorri-beltzean
- gura+haize
- Txapelbeltz
- Euskal GNU
- Zuzeu albistaria
- Acabemos con la Tauromaquia
- Punkamine Jamendon (entzun eta zabaldu!)
- Aizkorri
- Euskal Herrian Auzolan
- Portal Libertario OACA
- Euskal Herriko Libertarioak
- Cusámaco
- Félix Rodrigo Mora
- Hitzen Uberan
- La Idea
- Huertopía
- Dabid Martinez
- Sueños de papel
-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- Porru(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- Porru(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
Gorri Beltzean
- Bagoaz… baina ez hainbeste – Nos vamos… pero no tanto
- Las vacunas salvan miles de vidas…
- Kasualitatez datozenak II
- La “coherencia” de la izquierda, de la cristanofobia a la islamofilia
- Ezkerraren “koherentzia”, giristinofobiatik islamofiliara
- Estatu terrorismoaren aurrean, elkartasuna – Ante el terrorismo de Estado, solidaridad
- El Mundial como escaparate de una escala de posturas
- Kasualitatez datozenak
- Aurkezpena Bilbon – Presentación en Bilbao: “Los buenos no usan paraguas”
- ¿Del No92 al Si14?
Meta
Hola Asel,
que foto más linda, y menudos recuerdos referridos a esta plantita mas linda….
Aunque no entienda ni papa, te mando muchos recuerdos desde Stuttgart. Ha habido unos cuantos cambios tambien por aqui.
Un abrazo fuerte para vosotros dos :).
Carmen
jajajaja, no preguntare detalles sobre esos recuerdos 😛 tampoco digo mucho, mas bien dirigo al articulo que he marcado con ese link, que es bastante esclarecedor. ya te voy a escribir un mail prontito 😉
un abrazo!
Gizarteratuak dauden drogak ilegalizatzearen kontra nago ondorio negatiboak bakarrik dakartzalako.
Lehengo egunean, Cuatron, “21 dias fumando marihuana” eman zuten. Kontsumitzaile inkultuari eta kontsumitzailea ez denari zuzendutako “dokumentala” zela iruditu zitzaidan. Gutxienez ez niretzako, egunero, bere borondatearen kontra, bere borondate ezagatik, droga hau kontsumitzen duenarentzako. Dokumentala presentatzen zuen neskaren papera ez zitzaidan batere gustatu, kamararen aurrean zegoela lar nabaritzen zitzaion, bai bere hitzetan bai drogaren efektua interpretatzerako orduan. Hori, horrelako programa bat egiteak duen zentzu gabetasunarekin lotuta (gure gorputzak tolerantziarik ez dion edozein droga kontsumitzeak ondorio berdintsuetara eramango gintuzke). Ondoren arlo honetan “jakintsuak” diren zenbaitekin entrebistatzen zen, medikuak, escotado, barriuso… gehiegi sakondu barik, baina nahiko ondo (neskaren protagonismo tontoa alde batera utzita). Eta tartean erreabilitazio bidean zeudenen esperientziak azalten zizkiguten. Legalizazioaren inguruan galdetzen zitzaienean, euren erantzuna ezezkoa zen. Baina ez edozein ezezko, legalizazioa marihuanaren kontsumoaren aldarrikapen moduan ikusten zuten. Kontsumitzaile gehienek, gizartearen zati handienak moduan, uste dute legalizazioa kontsumoa errazteko baino ez dela. Baina badirudi jonki bihurtzeko ibili duten bidea ahaztu dutela. Merkatu ilegalak egin ditu jonki, agian ilegala delako, morboa pizten digulako. Bestela zergatik hasi? Eta zergatik segi?
Eta orain kontrapuntua. Sektore progre zabal batek marihuanaren kontsumoa ez du gaizki ikusten, droga ahula moduan definitzen dute, alkohola legala bada, zergatik ez marihuna? Honaino ados. Baina ez dituzte marihuanaren arazoak pairatzen, eta pairatuko balituzke aurreko jonkien iritzikoak izango zirelakoan nago. Izan ere, droga honi buruz duten tolerantziazko ideia ideologiaren parte baino ez da, pack-ean dator. Egia esan, nire esperientzia propiotik hitz egiten dut.
Guraso liberalen semea, nerabezaroan etxera erreta iristen nintzenean “Zer, geur erre dozu ezta?” esaten zidaten barretxo batekin lagunduta. Nik behera begiratzea baino ez neukan, ulertu behar ez zutena ulertzen zutelako (gaizki ulertu ere). Eta gero eta normalizatuago, eta 18 urterekin etxean erretzen, gauero, eta balkoian landatuz, eta ni…betiko noraezean, pack ideologikoari probetxu guztia ateratzen. Konturatu nintzenerarte nire kalterako zela. Orduan, inferentzia bat eman zen. “Adicto es el que consume todos los dias” esaten nion aitari “soy adicto, quiera creermelo o no, estoy enganchado”. Eta kezkatzen hasi ziren, baina kosta zitzaien ordurarteko eskema mentalak aldatzea. Noizean behin gurasoekin bildu (bananduak daude) eta egunean jartzen nituen, baina bazirudien aurrekoan esandakoa ahaztua zutela, ez zuten sinestu nahi. Eta orain, nire zintzotasunaren biktima bihurtzen ari naiz. Ez dute kultibatzea nahi landareon zaintza nire bizitzako gauza politenetakoa eta sanoenetakoa denean. Jada ez dut etxean erretzen amaren barretxoa begirada tamalgarria bihurtu delako.
Beraz, legalizaioaren aldeko apostua egiten dudan bitartean (nahiz eta ez nagoen alkoholarena moduko legalizazio ereduengatik), edozein drogen eguneroko kontsumoa ezin daitekeela ona izan azpimarratu behar dugu. Inork ere ez luke heroinaren kontsumoaren alde egingo, ezta probatzearen alde ere. Ba nik, horretan burua galduko ez dudan arren (droga asko ditugu inguruan eskuragarriagoak), heroina probatu nahi dut, badakidalako ez naizela engantxatuko, beste droga bati engantxatua nagoelako.
Esperientzia oso baliagarria zurea. Ni legalizazioaren alde egon naiz beti. Hasteko, legearen aurka nagoelako, kontzeptu lez. Legerik beharko ez duen gizartean sinisten dut. Horretarako heziketa, autonomia, burujabetza (norberarena), erantzukizuna irakatsi behar dira. Legeek, arauek, debekuek erantzukizuna kentzen diote jendeari. Hau ez dut egingo legeak zigortuko nindukeelako, edo egingo dut, hain zuzen ere, lege hori urratzeko plazerragatik. Baina ona eta txarra kanpotik ezartzen digu legeak, geure begiez ikusteko erantzukizuna kentzen digu. Horrela mendeko herritar bihurtzen gaitu, pertsona ahulak, erantzukizunik gabeak. Pasatzen banaiz, legeak zuzenduko nau, hark jartzen dit muga.
Hala ere, ilegalizazioen aurka nagoen lez, drogen apologiaren aurka ere banago. Ez da sekula nire diskurtsoan egon, eta punk musikan, esaterako, gutxien gustatzen zaizkidanak drogen apologia ergela egiten dutenak dira (horiek, esaterako, El Ultimo Ke Zierreren errepertorio itzelean gogoko ez ditudan bakarrak). Drogak berez, alkohola lez, ez dira ez onak ez txarrak, kontua ematen diegun erabilera da. Nik 16 urterekin hasi nintzen haxixa erretzen. Ez diot inoiz ezer txarrik ikusi, nahi dudanean (oso gutxitan) erretzen dudalako. Gauza bera marihuanari dagokionez. Hilabeteak eman ditzaket bat bera ere probatu barik eta gogoratu ere egin barik. Erretzen dudanean gustura egitea dut gogoko. Sasoi batzuetan, eskura euki dudanean, egunero erre dut, porro bat, porro eredi, kito, nahikoa lanaren ostean erlaxatzeko. Badakit goizetik gauera erretzen duten batzuen buruko egoera. Baina are okerragoa izaten da goizetik gauera alkohola edaten dutenena, alkoholak zenbat etxe, zenbat familia ez dituen suntsitu. Eta hala ere, edaten dugun gehien-gehienok ez dugu holako kalterik pairatzen. Gizarteratuta dago ohitura, eta neurria hartu diogu. Haxixa ohikoa izan da gizarte musulmanetan, eta inoiz ez arazo. Beraz, legalizatuz gero, mitoak desagerrarazita, normalizatuta, gizarteratuta, haxixa eta marihuana ez lirateke kalterako, kasu oso bakanetan izan ezik. Nire inguruan jende askok erretzen du ia egunero, eta arazoak dauzkan bakarren bat baino ez dut ezagutzen.
Orokorrean, ordea, drogei sistemaren iruzurra deritzet. Estatuak, poliziak kontrolatu dituzte drogak beti. Horretaz idatzi nuen blog honetan duela ez asko, “paco” suntsitzailea dela-eta. Talde “arriskutsuak” kontrolpean izateko modua baino ez da. Beraz, gizarte askea dugunok nekez egin dezakegu drogen apologia. Drogak hartzeko norberaren askatasuna aldarrikatu bai, baina hortik drogak hartzera bultzatzera… Drogen kontsumoa bultzatzea debekatzea bezain inozoa da, edo are inozoagoa, hori ere askatasunaren aurkako erasoa baita. Drogek morroi bihurtzen gaituzte, ez aske.
Zuk adierazi duzun lez, hipokrisia handia dago alde bietatik: debekua, diru mordoa ematen duen merkatu ilegala kontrolatzeko, edo apologia, ikasitako ezkerreko diskurtsoan dagoelako eta horrela progreak garelako…
Zure gizarte ereduarekin ados nago. Alkoholarekin egunero mozkortzea egunero porroak erretzea baino kaltegarriagoa dela diozu eta horrela da. Baina ez dakit nola esan dezakezun egunero erretzen duten zure lagun horietatik bakarren batek baino ez dituela arazoak. Nik eta nire lagun porrozaleek ez ditugu arazo aparenterik, eta agian hori da arazoa. Moduren batean “morauarekin bizitzen” ikasi dugu. Ez du ezertarako balio “gero bajatu etxetik musika zedea” edo “erosi naranjak bi kilo, hiru kipula eta 150gramo pernil” esatea, ez gara akordatuko, ikasi dugu ez garela akordatuko. Eragiten dituen kalte fisiologikoez gain, bere efektuak pertzeptzioan eragiten dituen aldaketak ezagutuko dituzu. Egun osoa erreta ez zara ezertarako gai, zure burbuilan. Ez dakizu erre gabe ezer egiten eta erreta ez zara ezer agiteko gai. Nire kasuan, gurasoekin batera terapia batera hasi naiz orain dela bi hilabete inguru, nigatik eta beraiek lasaitzeko asmoz. Amarekin bizi naiz eta bizikidetza arazoak ditugu (komunikazio eza, ezin ikusia -nik- eta ikusi beharra -berak-). Ez diot drogari erru guztia botatzen, nire ingurura begiratu beharra baino ez daukat bakoitzari modu desberdinean eragiten diola ikusteko. Baina niri, sozializatzerako orduan esaterako, berez nahikoa ixila naizen aldetik eta gauza gutxik interesa pizten didaten aldetik, kaltea baino ez dit eragiten. Eta egunero tranpa berean jauzten. Ezinezkoa da drogaren bat egunero kontsumitu eta kalteren bat ez eragitea. Kokainak eragiten dituen kalteak ez dira agerikoak baina inork ez du ukatzen kokaina droga gogorra eta oso kaltegarria denik. Bukatzeko, komunikatu nahi dizut probatu ditudan droga guztietatik alkohola iruditu zaidala gogorrena, berarekin pasatu baititut momentu onenak eta txarrenak, nire ihesbidea dela esango nuke, nahi dudanean edaten baitut. Egunero kontsumitzen dudana ostera, nahiz eta teorian askoz ere osasungarriagoa izan, nire galbidea da. Obe da astean kokaina raya pare bat sartzea egunero kokakola edatea baino.
Beno ba, ondo ibili
Oker azaldu dut. Ez diot egunero erreta daudenek arazorik ez daukatela. Egunero erretzea egunean porro bana, porro erdia izan daiteke. Argi daukat goizetik gauera erreta bizi direnek arazoak dauzkatela gauzak gogoratzeko, alde horretatik ez direla oso fidagarriak, eta luzera beste arazo larriagoak ere izan ditzaketela eguneroko harremanetan eta bizimoduan. Baina egunero basotxo bana ardo edaten duenak arazorik ez daukan legez, egunero porrotxo bana erretzen duenak ere ez du zertan eduki. Dena dela, zuk diozun lez, bakoitzari modu batean eragiten dio, eta horregatik aholkuak ematea debaldekoa da. Norberak jakin behar luke beretzako zer den ona eta zer kalterako, eta horren arabera askatasunez hautatu. Jakina, drogak zugan mendekotasuna sortu badu, akabo hautatzeko askatasuna.
Zuri dagokizunez, sortzen dizun arazo horretatik ahalik eta azkarren askatzea opa dizut. Egia esan, ona da esperientziak, baita txarrak ere, partitzea. Eskerrik asko, beraz 😉
Ondo izan.