Zapatuan, jaialdi erotiko-literarioaren aurretik, ontzi bat antolatu da Mundakatik Bermeora joateko. Goizeko 10etan aterako da Mundakako portutik, eta seguruenik Bermeora iritsi aurretik bueltatxoa egingo du Izaro atzetik. Nahi duenak izena eman dezake, 10€ balio du eta izena blog honetan bertan uzteko eskatu didate; beraz, badakizue, baten batek joan nahi badu, idatz dezala hemen ohartxo bat izena utziz.
Eta batez ere, ez ahaztu! Zapatuan, hilak 31, Uda erotismoz beterik dator Bermeon! Bertan egongo gara.