Non daramate barra-kodea
zure laztan zuriek?
Zure musuek utzi al dute hildakorik
botulismoak jota?
Zenbat hizkuntzatan behar dute
zure zizpuruen etiketek?
Zer zenbaki sakatu behar dut
zure agintzarien pisua neurtzeko?
Non irakur dezaket zure maitasunaren
iraungipen data?
Bihotzaren taupadak gelditzen zaizkidanean
zer koloretako ontzian bota behar dut?
(Ez naiz itzuli, stand-by egoerak bere horretan dirau).