Norbaitekin harremana daukagunean pertsona horren eta lotzen gaituen harremanaren zatiak baino ez zaizkigu iristen. Ondoren lagun bati iritsi zaizkigun zati horien zati batzuen berri emango diogu. Lagunak zati horien zatien zatiak ulertuko ditu, eta hortik irudi bat egin. Azken irudi horretan oinarrituta aholkua esperoko dugu lagunagandik. Eta berak eman emango digu, ezer ulertu duelakoan. Guk ez diogu aholkua onartuko, gure baitan ondo dakigulako lagunak ez duela harremana bere osotasunean ulertu -ondo ezagutzen ditugulako geuretzat gorde ditugun zatiak-, eta jarraituko dugu gure zatietan oinarrituz harremana ulertzeko. Beharbada harreman horren beste aldeak berak bildu dituen zatiak erakutsiko balizkigu zerbait gehiago ulertuko genuke, baina hark badaki guk ez ditugula zati horiek ezagutu nahi.
Ez dela idatzitako ezer ulertzen? Tira, harremanekin gertatzen den bezala. Batez ere maitasunezko harremanekin.