Anarkismoa

Nire inguruko jende askok galdetu dit maiz ea zer den anarkia niretzat, ea benetan sinisten dudan holakorik posiblea izan daitekeenik, batere gobernurik gabe antolatzerik dagoen…, eta gehienetan aurreiritzi bera dago holako galderen atzean: anarkia kaosa dela. Ez dakit inoiz gauzatuko den, egiatan aurrera eroan daitekeen, utopia den… Eta ez dit gehiegi axola, mundu honetan bizitzeko modu bidezko (guztiz eta guztientzat, salbuespenik gabe) bakarra dela argi daukadalako. Baina ingelesez dakitenentzat, nik ezer azaltzea baino hobe da artikulu honetan irakurtzea (eta horrela lan bat gutxiago niretzat, alfer xamar nabil-eta). Amets handiak izan dituzten asko egon dira oker… zuzen egotera igaro diren arte.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

5 erantzun Anarkismoa-ri

  1. egilea: nonor

    Anarkista edo futbolista sentitzeak, edozer sentitzeak, arrazonatu gabeko erabakiak hartzeko harriskua dakar nire ustez. Esperientzia pertsonalak diosku ezin garela ezertaz seguru egon. Nire txikitako ideologian espainiarekiko ikuspegi abertzalea nuen. Espainia munduko estaturik txarrena zen eta Euskal Herri independientea arazo guztien soluzioa. Orain kolore edo marka ezberdineko interesak baino ez ditut ikusten.
    Anarkia “botere eza” bezala ulertu beharko genuke, hori baita hitzaren zentzua eta bete beharreko kondizio minimoa. Hortik aurrerakoak interpretazioak dira, aukerak edo.

  2. egilea: asel

    Ados, seguru nago niretzat anarkismoa dena, nik ulertzen dudan modua, ez dela inork ulertzen duena. Arazoa da praktikara eramateko formula bilatu behar bada, ideia hutsa errealitate bihurtu nahi bada. Hor ezinbestean bilatu behar lirateke gutxieneko adostasunak. Nire segurtasun bakarra seguruenik segurtasun eza da. Ez naiz gehiegi fio erabat eta zalantza barik seguru daudenekin…

  3. egilea: julkhjf

    niretzako puta mierda bat da.honen lana ein biher dotelako.

  4. asel egilea: asel

    zer da puta mierda? ez dotsut ondo aittu. bota lasai pentsetan dozuna.

  5. egilea: jaja

    zuk bai puta mierda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude