Badakit gure inguru honetan oso begi onez ikusi ohi direla ezkertiar usaineko iraultza guztiak. Baita horiek gobernutik egiten direnean ere. Hor dugu Chavez, konstituzioa aldatzeko prest bere buruari mugagabeko boterea emateko.
Argi dago holako pertsonaiek sinpatia puntu batzuk irabazten dutela Bush bezalakoei adarra jotzen dietenean, eta komunikabide ofizialen bidez jasotzen dugun informazioa badakigu alde baterantz egin ohi duela, ez digula guztia kontatzen.
Horregatik, telebistan unibertsitarioak konstituzio aldaketari aurka egiten ikusten ditugunean, seguru nago baten batek pentsatzen duela: ba, eskuindar atzerakoiak, zer bestela.
Horregatik, beharbada, gertatzen da holako kasuetan bereziki interesgarria mugimendu anarkisten albisteei ere kasu egitea. Ez dut uste horiek elizaren eta kapitalisten lagun izatearen susmopean daudenik.
Gaur entzun dugu unibertsitarioen manifestazioetan manifestarien aurkako tiroak egon direla, eta zauritutakoak; argi eta garbi adierazi ez arren, tiroen jatorria ofizialisten artean, Chavezen aldekoen artean, alegia, egon dela. Manipulazioa?
Ez dakit, baina Venezuelako mugimendu anarkistek kontatua (Alasbarricadas-en ere jasoa), zaurituetako bat, hankan tiroa jaso duena, haien kidea da; hots, anarkista iraultzailea. Venezuelako mugimendu anarkistak beldur handia dio Chavezen bideari, Chavezen “iraultzari”, ez baitira gutxi kartzeletan errepresio bortitza pairatzen ari direnak. Eta jakina, holakoak ez dira etxean isilik geratzekoak. Gaurkoan, ordea, manifestazioa bukatu denean eta etxerako bidean zihoazela, Chavezen aldekoak ei zeuzkaten, makilak, pistolak eta etxean egindako lehergailuak eskuetan zeuzkatela, eta ez zein politak ziren erakusteko, hain zuzen ere.
(Polizia errepresiboak ez ote dauka itxura bera leku guztietan?).
Gorriz aurkezten zaigun guztia ez da, ez, hain polita, odola ere gorria baita, oraingoan bihotzean beltza daraman gazte horrena, esaterako. Zein ederra den iraultza… telebistan ikusita.
Aupa
Ados nago esan duzunarekin baina beste aldea ere aipatu beharra dagoela uste dut.
Noski ikuspegi anarkista “klasikotik” Chavez-en proiektua gaizki ikusita dagoela. Chavez-ek politika ekonomiko interbentzionistekin (nazionalizazioak…) Estatua indartu nahi du, nolabait merkatuaren kontra eginez.
Chavez-ek 98 egindako konstituzioan bi urterik behin gobernu burua erreferendumez botatzeko aukera eman zuen (biztanlegoaren portzentai baten firma bilketaren ondoren). Demokrazia gutxitan ditugu horrelako legeak.
Esan duzu telebistak gezurrak baino ez dituela esaten (edo egiaren alde bat): “…la ley que a chavez le va a permitir perpetuarse en el poder”, bezalako esaldiak askotan entzun ditugu egunotan (“Hor dugu Chavez, konstituzioa aldatzeko prest bere buruari mugagabeko boterea emateko”). Ba ahaztu egiten zaigu, gobernuan jarraitzeko aukeratua izan behar duela. Legeak hauteskundeetara aurkeztea baimentzen dio eta edonor balia daiteke lege honetaz (momentuz berarentzat baliagarria baino ez den arren), baina hautezkundeak galtzekotan, nanai.
Pertsonalki ez deritzot positiboa horrelako legeak ateratzea, errazegia da manipulatzea, itxura txarra ematen du. Gainera bere diskurtsoak kutsu populista duela onartu beharra daukat, baina hori ez da nobedadea politikan.
Datu objetiboak daude Chavez-en gobernuak gastu sozial askoz ere handiagoa egiten duela zihurtatzen digutenak. Mundua nola dagoen ikusita venezuelako esperientzia positibotzat jotzen dut.
Denborak dena usteltzen duen arren…
Eta ados nago txiroenen alde asko egin duela, eta berak hartutako bidea gauza onak ere badauzkala. Argi dago Chavezen politikarekin galtzaile nagusiak orain arteko irabazleak izan direla, aberatsak, burgesak, zuriak, kolonizatzaileak… Eta orain horri buelta emanda horiek urduri daude. Baina gure inguruan joera handieagia daukagu “kalte kolateral” batzuk onartzeko, edo ezikusiarena egiteko, horren atzean gure gustuko ideologia egonez gero. Nik Chavezen horren atzean ezkerraren ikuspuntutik ere argilunak daudela, dena ez dela txalogarria, eta asko direla ideologiagatik kartzelan daudenak, anarkistak bai, behintzat, adierazi nahi zain dut. Argi dut beste leku askoz hurreko batzuetan askatasun murrizketak horiek bezain handiak direla. Niri inguratzen gaituen Europa kapitalista neoliberal honek Chavezen Venezuela baino nazka handiagoa ematen dit. Kontua da kritikoa izatea oker deritzogun guztiarekin, alde batetik zein bestetik etorri.
Baina hemen gobernu eskuindarrak kritikatzen baditut, ezagutzen nautenentzat ez dut gauza berri askorik esango… đ
Orain argiago geratu zait zure ideia eta guztiz ados nago.
Uste dut ezkerra eta eskuina neurri berean kritikatu behar ditugula. Eskuina lar kritikatuta, ezkerreko akatsez ahaz gaitezke. Ezkerra lar kritikatuta, agian gertu baino urrutiago duen eskumaren maila berean jar dezakegu.