Hamburguesa Vegetal

Ez dakit zelan deskribatu atzo Aitorri esker ezagutu nuen taldea. Aspaldian ikusi eta entzun dudan talderik freakyena? Punkyena? Jenialena? Ez dakit eta ez dut, beraz, egingo. Santurtzikoak ei dira eta Hamburguesa Vegetal daukate izena eta derrigorrez ezagutu behar dute. Nik uste dut XXI. mendeko mugarri bat izan daitezkeela, bizi ditugun garaien adierazleak edo tira, inoiz definituko ez duten hamaika pitokeria asma nezake. Onena haien bideo mundialena hemen ipintzea eta zuei uztea gehiago ikertzeko lana. Merezi zuten, derrigorrezkoa zuten lekutxo bat hemen… “Fosforo” itzelari buruz esango dut, hori bai, Berurier Noir itzelen ukitua hartzen diodala, agian base erritmikoan. Ez dakit, nahastuta utzi naute. Noiz jo behar du Punkaminek kontzertu bat haiekin?!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Hamburguesa Vegetal-ri

  1. egilea: Hasier

    Eta letrek Derribos Arias edota hastapenetako Siniestro Total  taldeen ikutu bat dute.

  2. egilea: asel

    bai, hori pentsatu neban neuk be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude