Gura dut Euskal Hiria

Gura dut Euskal Hiria

Euskal Hiriarekin amets egiten dut.
Entzun nizun behin, baserriaren
aurrean.
Neuk ere
Euskal Hiria gura dut.
Euskal Hiri handia, hiri irekia.
Euskal Hirian inork ez dizu
izengabetasuna leporatzen.
Grisa, nabarra, beste kolorerik ez,
azal bakarra.
Sutondorik behar ez, ilunaren beldurrik
ez,
plastikozko mila izarrek
gauaren egiten zaitu jabe.
Euskal Hirian ohe bat
espaloi, zubipe, kalezulo,
zakarrontzi bakoitzean;
maindire bat
kartoi, egunkari,
hondakin bakoitzean.
Euskal Hirian iraganik ez,
nori axola zure etorkizunak.
Marmarrik ez,
kuxkuxeatzeko duzu telebista-saioa.
Amets egiten dut Euskal Hiri horrekin,
euskal izango bada
zaldia, barrautsa,
berakatza izango baita
nire irribarrea.
Putek ere euskaraz jango didate
bakardadea,
ahoa beteta
hizkuntza unibertsalaz.
Euskal Hirian ikasiko dut
kale zarpail horiek saihesten,
hiriaren beste soineko distiratsuan
nire zoriona babesten.
Euskal Hirian oinak
ez dira inoiz nekatzen,
desioak gurpilak ditu,
hiri-dendetan dira erotzen.
Neuk ere amets egiten dut
hiriko zuhaitzekin;
neurrira arnasa eskaintzen,
burdin hotzaz txoriak aldentzen,
zirin erraldoi horretan
zirin txikiez babesten
gaituzten adar distirekin.
Euskal Hiriari bihotza irekiz
herriari diot itxi.

(Duela urte batzuk euskal kosmopolitismoaren mesia berriei -irri-barrez eskainia).

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Gura dut Euskal Hiria-ri

  1. egilea: igor

    aupa hi,

    idatzi al duk ez gehiago euskal hiriari buruz?

    hala bada, bidali mesedez.

    eskerrik asko

    Igor C.

  2. egilea: asel

    Ez, hau da euskal hiriari buruz idatzi dudan gauza bakarra, orain dela urte pare bat edo, sentitzen dut 😉

  3. egilea: Nagore eta Oihane

    Kaixo maisu Asel!!!!!!!

    Zelan zer moduz???? Gu oso ondo gaude. Faltan bota zaitugu hemen orain Asti lekun gaudelako. Gogoratzen zara gutaz?? Beno oso ondo ibili eta espero dugu laster ikustea. Muxu asko zure ikasleak:

    Nagore NĂșñez eta Oihane Bilbao.

  4. egilea: asel

    gogoratuko ez naiz ba! han ondo ibiltzea espero dut, ea elkar ikusten dugun, bai. eskerrik asko idaztegatik, muxu handi bana!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude