Gero eta interesgarriagoa deritzot Interneti lotutako tresnek eskaintzen digutenari, batez ere sormenari ere gero eta aukera handiagoak irekitzen dizkiolako. Azken boladan wikiekin ibili naiz esperimentotxoak egiten, hasieran eguneroko irakasle lanari begira, ikasleentzat tresna erakargarria izateaz gain, elkarlanaren eta jakintza konpartituaren balioak bultzatzen dituelako. Wikipedia dugu seguruenik horren emaitzarik ezagunena, baina asko dira teknologia honi eman dakizkiekeen erabilerak.
Aspaldian neukan burua ideia bat bueltaka, azken boladan oso ahaztuta ibili arren, eta orain berreskuratu eta wikiaren bitartez erabiltzea erabaki dut. Zergatik ez egin esperimentu literario bat wikiek eskura ipintzen dizkiguten baliabideei etekina ateratzeko? Zergatik ez erabili sorkuntza literariorako eta, bide batez, copyleft filosofia bultzatzen jarraitzeko?
Hori bera da, beraz, e-eleberria deitu eta abiatu dudan proiektutxoa, lerro hauek irakurtzen dituen edozein euskalduni irekita dagoena. Ea zer deritzazuen!