Beste zati bi eraikitzeko adjudikazioa egin ei dute. Hau poza! Ze polita den Aramaio, eta ze polita izango den trenetik bost segundutan ikusita. Gure “Suitza txikia” erromantikoagoa izango da laster.
Bultzia, badoa, pipipi! Sasikumez beteta, pipipipi!
Usoa Agirren ere gauza beraz idatzi du bere blogean: tutti frutti.
Ez dut kontrako arrazoirik irakurtzen… aldekoak ere ez… biziatua dago eztabaida, antza.
Nik gizarte honen (eta oro har mendebaldeko ereduaren) norabidearen aurka egoteko ditudan arrazoiak: azkarrago zertarako? Nora garoaz gure etenbako kontsumo, garapen, modernitate sukar eta enparauek? Gizakiok lurraren jabea benetan dugu sinistuta. Ni potrotaraino nago saldu nahi diguten garapen “jasangarriaren” gezurraz, berdin dit zein iragarki politekin biltzen didaten euren poltsikoak betetzeko nahiak. Uste dut garrantzitsuagoa litzatekeela bestea ondo zuritzea, arrazoitzea: zergatik dugu ezinbesteko holako azpiegitura erraldoi eta suntsitzailea? Egingo den kalte guztia zeren izenean justifikatu behar dugu? Merezi du batzuen negozio bidaiak azkartzea eta gizarte osoak ordaindu behar du horren prezioa? Aurrera beti, tren azkarragoak, autobide gehiago, hegazkin neurriz kanpokoak… Baliabideak guztiz irentsi arte ez bide gara geldituko. Laster izango ahal da, ea gizakiok desagertzen garen eta kalterik egin ez digun lurrari bake apur bat eman…