Iraungitze datarik gabeko klasikoa

The Adicts

Nekatuta nabil azken boladan. Gorputza jipoituta legez, burua hutsik. Lehengo hotza, oraingo beroa, egunerokotasuna…; batek daki. Horregatik, gutxi idazteko, omenalditxo bat egingo diot punk klasikoen artean leku berezia izan behar lukeen talde bati: The Adicts berezi eta aparteei. Honetaz dakienak ez du aurkezpen gehiagorik beharko, eta ezagutu ez dituztenentzat, zer hobe bideo bakar batean haien kanta gogoangarri bi, haietariko bat kantariaren ohiko itxurarekin jolasten dena, eskaintzea baino…

Punka hain estereotipatuta ez zegoen garaian, kontua ezarritako moldeak apurtzea zenean, The Adicts ezagun egin ziren Kubrick-en Laranja mekanikoa filmetik ateratako ikonoengatik zein jokerraren jarrera jostagarriagatik, eta ez pentsa beste batzuk bezain azkar amatatu zela haien garra: aurten bertan holako astinduak emateko gai izan dira, 80. hamarkadatik datorren beste ereserki batekin: “How sad”.
Tristezia alaitasunez mozorrotu daitekeelako!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude