Arrasate Musikal musika eskolaren helburu nagusia da edozein adinetako zaletuei dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea, gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak lanbide-ikasketara bideratzeko eta prestatzeko zeregina alde batera utzi gabe.
• Gizarteak luze-zabal eskatzen duen musika-kulturari erantzuna eman, hain zuzen musikazaleak horren bidez bere burua hobetzea eta bere kultura eta adierazpenaren altxorra handitzea bilatzen baitu, bere buruarekin eta inguruarekin oreka handiagoa izateko.
• Arautu gabeko eta funtsean praktikoa den musika irakaskuntza eskaintzea, batez ere taldekako musika egin ahal izateko.
• Musika kontuak orokorrago ulertu ahal izateko ezinbesteko diren gutxienezko gai teorikoak emango dira, eta hasteko behintzat, ikasleak gaiak sakontzeko premiatik abiatuta.
• Adina kontuan izan gabe eskainiko da zerbitzu hori.