Informazioa

Nor gara?

Arraste Musikal elkarte kulturala, 1972 urtean sortu zen, Musika eskola pribatua da eta  1992ko urriaren 27ko dekretuaren arabera sortua.
Hezkuntza musikala 4 urtetik gorako guztiei zuzendua dago.
Eskainitako hezkuntza musikala arautu gabekoa da, baina unibertsitateko ikasketetarako kredituak lortu daitezke.
Antolakuntza pedagogikoa zuzendaritza talde batek zuzentzen du eta bertako partaide dira zuzendaria, ikasketa burua, eta ekintzen arduraduna.
Arrasate Musikalen berezitasunetako bat, beste eskola batzuekin konparatuz, bertan  dagoen instrumentuen eskaintzaren aniztasuna da.
Arrasate Musikalek talde garrantzitsu bihurtu diren taldeen garapenean zuzenean parte hartu du.
2009 -2010 ikasturtean 576 ikasle, 34 irakaslek eta 700 bazkidek osatzen dute.

Historia

Arrasate Musikal musika eskolak 1972. urtean hasi zuen ibilbidea 360 ikaslerekin, inongo irabazi-asmorik gabe. Sortzailea eta lehen zuzendaria izan zen Juan Arzamendik, bere ahalegin eta musikarekiko zuen maitasunarengatik Arrasatearrendako kalitatezko eta aukera anitzeko musika eskola sortzeko apustuari heldu zion, ametsa egi bihurtuz.

1975. urtean Juan Arizmendik, ikasleen orkestra sinfonikoa sortu zuen, berezia izan zen, Espainiako estatuko lehen eskola izan zen-eta. Orkestra honek, Espainiako estatuan nahiz atzerrian barrena zabaldu zuen Arrasate Musikalen izena.

Arrasate Musikal 1981 urtean ofizialak ez ziren eskolen artean Euskadiko lehena izan zen oinarrizko mailara arte irakasteko oniritzia jasotzen. Gerora, berriz, araututako erdi mailako ikasketak burutu ahal izan ziren Arrasaten.

1992 urtetik, LOGSE-ren ezarpenarekin, Arrasate Musikal arautu gabeko musikal eskola da. 576 ikasle ditu eta bailaran erreferente izaten jarraitzen du musikan.
Legedia (Urriaren 27 ko 289/1992 dekretua.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude