Egun batzutan jota egon naiz. Medikuak Gelocatil hartzeko eta geldi egoteko, epelian. Egunotan, epela etxian, eta horrenbeste ordu… bi modutan banatuta ikusten dittut bost egunok:
- Lehenengo hiruretan Interneti lotuago eta lanerako lagungarri izango jatatzen liburu pare bat irakurtzen jardun dot, amaittu ezindda. Baitta atzeratuta neukazen pdf batzuk be… En fin, larregi deskonektatzeka.
- Zapatu domekan, barriz, Interneti kasurik apenaz eta astebete dala erosittako liburuei egin dotset golpe: Gau ilunekoak, Aspaldiko lagunen bisita eta Zoaz infernura laztana. Hiru liburuak batera ezin eta bat aukeratu bihar…
Hiru liburutik batekin hasi
- Aspaldiko lagunen bisita erosi dot ze horko ipuiñak ez dare beste liburuetan etarata, Mikel Elortzak ez zeban edozer aukeratuko, eta literatura modu asko topauko dittudalakuan nago, estilo diferente asko… Irakurriko dot.
- Gau ilunekoak barriz, Gorosabelen kronikia eta eguneraketia irakurri ostian konbentzituago hartu dot eskuetan: “Eguneraketia: ¡12,50 euro balio jittuk bakarrik! Oin bai.
Liburu perfektua dok”. Irakurriko dot. - Zoaz Infernura laztana: Hiruren kotra-azalak irakurri eta liburu honenak harrapau egin nau: “Pentsatu nuen horixe dela, besteak beste, maitasuna: tranpa bat; gero eta sator-zulo handiagoa. Bidea luzea da, eta bide horretako etapa guztiei maitasuna deitzen zaie; ametsari, pasio fisikoari, komenientziazko elkar bizitzari, errutinari, gorrotoak adeitasunak baino askoz ere ordu eta barren-txoko gehiago hartzen dituen bizitzari…” Irakurri dot. Liburuan ikasi dot maitasuna sator-zulo bat dala, edo hori diño 30 urteko psiko-idazliak. Zehatz idaztiaren gaiñeko hausnarketak be badare eta ederrak dira. Gogorra belarrittakua galdutakuaren kontakizuna, irakurlia harrapatzen dabena, gripia errezago eruateraiño. Gomendagarrixa gaixorik ez dagonandako be 🙂