Bi modutako tabernak dare

Rogelio Botanz kantautoriak badauka kantu bat Tiempo diskuan: Gente que sí. Han esaten da badagola gente que sí y gente que no ba tabernekin be antzera. Taberna batzuk badare baietzaren aldian eta beste batzuk ez.

BAI tabernak:

  • Ez dau euki bihar telebistarik (hau inportantiena dala esango neuke). Bueno, kasu berezixetan jartzeko bada… baiña oso berezixetan, hillian dozena erdi aldittik bera.
  • Erosuak dira barriketan egitteko: lagunekin, bikotiakin, kontrarixuekin…
  • Musika ekipo on bat bihar dau. Mimau bihar da soiñua, baflien kokapena, dezibeliuak…
  • Zerbitzari hutsa barik tabernarixa bada hobeto. Beti dira barriketeruaguak eta mimo gehixau dauke bezeruekin, batez be bakarrik fan ezkero trago bat hartzera.
  • Musikia aukeratzia be izan bihar da zerbitzarixaren lana. Ikusi zelako bezeruak daukazen eta momentuan aukeratu zer jarri.
  • Momentu bakoitzerako bolumen bat eta estilo bat.
  • Goizetan zabaltzen badau armosu ona (tostadak, zumua…)
  • Gabetan berandu ixten badau konbinauak ganoraz preparautakuak izatia ezinbestekua da: limoiak, naranjak, baso egokixak…
  • Atsalde-iluntzekua bada tabernia pitxo bereziren bat be txarto ez.
  • Espazio zabalak daukez askotan eta txikixak badira arnasia hartu leiken tabernak dira.
  • Mahaixak egoteko, baiña bata bestiangatik gertuegi egon bihar barik.
  • Jentia engaiñatzeko txanpon-makiña bakuak.
  • Pertsonalidadedun tabernia izan bihar da. Dekoraziñuagaittik, barra arraro bat daukalako, kafia halakua dalako, te ezberdiñak daukazelako, Halako musika estiluan dagolako berzittuta, toreruen elkargune dalako, edo txirrindularixena, edo idazliena, erretratu erakusketak egitten dittuelako… Hori tabernioi eta ez horko taberna bat.

EZ tabernak

  • Telebistadunak, eta bereziki futbol partiduak erosten dittuenak. Ufff estresantiak be badira asko.
  • Ezin da barriketan egin.
  • Hojalata soinudun musika ekipodunak. Bardin jakuenak CDa arraixauta badago be.
  • Musikia inporta ez jakuen zerbitzarixak daukenak.
  • Ez dabenak kontrolatzen ez bolumena eta ez zein estilo jarri.
  • Goizetan kafia baiño eskaintzen ez dabenak (eta behin goizago jaikitta  😉
  • Gabetan legiaren kontra eta ezin itxika dabizen tabernak, baiña zerbitzu eskasa emoten.
  • Atsalde-iluntzekua bada tabernia ez saldu Eroskin erositako plastiko-tortillarik, mesedez.
  • Puro usain demasa dauke, keia eta keia. Espazio itxixak eta ilun-ilunak. Aire garbi bakuak.
  • Bata bestiaren gaiñian, elkarren txutxumutxuak entzuten. Intimidaderik bapez. Daren kontakatillu pilluakin…
  • Makiña-txanponjaliak dauken tabernak. Behartuen dagon jentia engañatzeko makiñak dira, gaixuei dirua kentzeko dira makiñok. Bai, erabakixa txanpona botatzen dabenana da, baiña tabernarixana makiña hori muturren aurrian jartzia edo ez.
  • Pertsonalidade bakua: bardin da urdaiazpiko bat zozketan jarri bezeruei 2 euro eskatuta edo Errealaren poster bat, edo coke-ren erlojua, edo Campsako egutegixa. Beste taberna bat gehixau. Horixe baiño ez dira, bat gehixau.

WIFIxa

Eta bat gehitzen jako zerrenda honi. Badare tabernak (duako) WIFI zerbitzu libria daukenak eta ez daukenak. Ointxe idazten nagon tabernan esan doste ez daukela WIFIrik. Eskerrak bizilagunen bat taberna honetakuak baiño bizkorragua dala. Eskerrik asko KUPULA tabernakuari barik bertako bizilagunen bati. Ez da ba karua router bat jartzia… aaaaiiiiiiii.