New York: The New York Times

Kalean gora eta behera genbiltzala ikusi genuen The New York Times. Gure komunikabide taldearendako eraikin berri batekin amesten dugunok ezin ba pasa barrura sartu barik. Barrua handia eta zabala, komunikabide handi bati (krisiak eragin dion arren) dagokion moduan. Kuriosoa sarrerako pasillo handian zeuden pantaila txiki mordoa. Twitter bat bailitzan, karaktere gutxi batzuk agertzen ziren pantailetan. Eguneko notiziak, eten barik berritzen ziren notiziak. Praktikoa? ba ez, inor ez dago han horiek irakurtzeko, baina sarrera polita bai. Kuriosoa, dekoratiboa izateko imaginatiboa, lorasorta sikuekin jantzi beharrean ba hedabidearekin lotura duen zerbaitekin atondua zegoen sarrera argitsua.

Diseinua beti zaindu dute The New York Times-en. Ez dute alperrik irabazi berri hainbat sari Malofiej sarietan ere. Peter Sullivan-Best of Show saria jaso dute. Papera eta on-line batuta ematen den saria jaso zuten “The Ebb and Flow of Movies: Box Office” lanagatik. Egia esan, neri ez zait batere argigarria iruditu infografia, baina bueno, informazio hori guztia sailkatzea ez da ez makala.

Sarreratik aurrera ez genuen egin, baina New York-en jarrera honekin ibili gara: hori ere ikusiko dugu eta barrura! sartu eta inork ez badu galdetzen zer egiten dugun ba barrura (hurrengo mezuan adibidea emango dut). Gehienetan galdetuta sartu gara eta atezainek majo asko zabaldu dizkigute hotel glamurosoetako ateak.

The New York Times-eko sarreran ateratako argazkia:
 NewYorkTimes1