Españaka eta Españaka San Juanetan

Ez dago ez lasai egoteko taberna larregirik inguruotan. Ez dago kafia trankil hartu, musika aukeratua ekipo on batek emoten daben kalidadiakin entzun… Iñoiz egin dot berba bai tabernak eta ez tabernen gaiñian bi modutako tabernak darela esateko. . San Juanetan konturatu naiz jaixetan jai egitteko tabernak be ez dirala pentsau beste. Ez dago ezta musika ez-aukeratua ekipo txar batetik entzuteko modurik be sikiera!
Domekan bertan San Juanetan egon nintzan Eibarren. Ez daukau holako kapitalik Debagoienian. Eibarren Debagoieneko herrixetan ez dagon kale girua dago egunero-egunero, txikiteo animaua, jendiak kalian gastatzen dittu irabazittakuak, herrixan. Jaixetan ez da herrittarrik iñora faten furgonetia hartuta, herrittarrak herrixan geratzen dira eta ez kooperatibismua errotuagua dagon lekuetan moduan autokarabania hartu eta pista!  Tabernak be dezente dare eta beteta jaixetan zein asteburu normaletan. Konturatu naiz musikadun baiño telebistadun taberna gehixago darela, hala eta be. Telebistari musikiari baiño inportantzia haundixagua emoten dotsen edan-lekuak.
Tragua hartzera fan giñan illuntzian, musikia aukeratzen daben betiko tabernara, plaza bueltan dagonera. Popero ezezagunak entzuten genden bolumen egokixan,  ardautxo ondu eta onakin, eta… eta… 20:45ian to zure estres pastillia: España Españaka telebistatik jo eta sua, bolumen altu-altuan.
Jaixetan zeguazen herrittarrak, barriz, pantailliai pegauta, kieto!

Bertan egun eta orduan jakin neban Españak partidua zeukala eta bolumena izan zan erruduna. 5 minutu izango ziran, eta amorruz bada be ikusi dabenen artian egongo naiz gogoz kontra. Ardau ondua be garrazteko beste denbora:

  • Penaltixen txandan 15 milloi ikusletik gora Estatu Españarrian. Shariaren 77,5eko batez bestekua. 23:20 ziranian eta Cesc Fábregas penaldi puntuan zeguala urrezko minutua lortu zeban 16.255.000 ikusle, hau da, % 81,5. Prorrogia ikusten 14 milloi lagunetik gora, hortik 652.000 autonomixan, hori-gorrixei begira. 
  • Españako gure Rosa zan audientzien erregiña 2002tik, 12 milloi egon ziran ordukuan Europe´s living a celebration ikusten eta tartian EAEko asko.  Kontrara, asko egon arren telebistara begira futbola jarraittu dabenetan azkenengua da gure autonomixia (Madril lehenengua).

Badatoz tokiko telebista gehiago, gertu-gertukoak

Badatoz, badatoz! Hasi dira badatozela esaten ere. Debagoieneko enpresak hasi dira mezuak jasotzen, baina zure eskualdekoak ere izango dira jo-puntu. Bidali dituzte kartak hara eta hona eta zuk ere jasoko zenuen zerbait, seguruenik. Heldu zait eskuetara Debagoienera datorren telebista baten aurkezpena-edo. Tokiko telebistak direla ez dago dudarik bidalitako aurkezpen gutuna irakurrita ;-( Karta osoa kopiatu dut hitzez hitz:

Lagun agurgarria:

Gaur eguneko, gure herrialdeko informazioan, X-TV-ak (telebista hau zein den ez da inporta…) zeregin garrantzitsu eta positiboa eduki du. Jakitun, gaur egun eta etorkizuneko gure gizartean, X Telebistak bezalako telebista lokal baten garrantziari buruz, X telebistatik gure herrialdeko empresa (sic) eta instituzioekin konpromezu (sic) eta lankidetza iraunkor batean jokatzen jarraitu nahi eta behar dugu.

Gure esperientzia, orain arte, oso aberasgarria izan da. Horregatik nahi dugu, gipuzkoako (sic) mundu enpresarialarekin daukagun lotura, enpresa eta instituzioekin lankidetza esparru izan dadin. Era honetan,gure helburua, harreman iraunkor eta gertukoak bultzatzea da. Eta hortarako, zuen telebista eta euspen izan nahi dugu, zuen proiektuak burutzeko.

Denok dakigu Gipuzkoak eta hiritarrek telebista hurbila eta atsegingarria galdatzen dutela. Horregatik hemendik, konpromiso etikoa hartu nahi dugu zuekin eta gizartearekin, eta gure lankidetza osoa eskaini nahi dizuegu Gipuzkoa gure telebistaren protagonista nagusia egiteko.

Kalitatea, zorrostasuna (sic), orainaldia eta gertutasuna izango dira beti gure mugarriak datorren telebista digitala burutzeko. Gipuzkoako telebista. Gipuzkoarako telebista.

Lerro hauetatik zehar, X-ekin kolaborazio modu berriak bilatzen animatu nahi zaitut. Zuen telebista eta euspen izan nahi dugulako. Elkar gora egingo dugulako.

Adeitasunez,

X telebista