Deskubrimendua. Kazetaria zela, poesian Urruzuno saria irabazia aspaldi-aspaldi, gaztea zela, lehen nobela… Eta beste bi baldintza izan zituen liburu honek irakurria izateko: bata, lagun batek gomendatu zidala; bestea, Susak argitaratu izana. Ez lagunak gomendatzen dizkit beti liburu onak eta ezta Susak gustuko liburuak bakarrik argitaratu, baina liburua erosteko baziren nahikoa arrazoi.
Eta jan egin dut liburua. Fresko idatzia, bizi, erraz, jantzi…
Hitz ondo josiak irakurri ditut zakurraren eskolan eta garai baten gainean gehiago ikasteko ere balio izan dit Soterok kontatutakoak.
Kronologikoki kontatua ez dagoen konspirazioaak lotu egin nau eta baita adiskidetasunaren gora-beheren kontakizunak ere.
Euskaraz asko ez dela saltzen eta liburu-saltzaileak ia zer gomendatu dezakeen galdetu dit Mila Ezker erosten nenbilela. Esan diot Peruarenarena sari baterako modukoa dela.
Garbine Ubedaren Mila Ezker Peruarenaren ostean irakurri dut. Seguruenik ezkerrak direnek irakurriko dute gusturako-edo. Ni ezkerreko izaeraz zerbait irakurriko nuela pentsatuta jarri naiz irakurtzen eta aurre iritzia (mea culpa) faltsua gertatu zait. Hurrengoa Sargori, Lizarralderena. Ia.